Arabazozo beltz

Lumaje beltza duen arabazozoa Sturnus unicolor. Iberian soilik bizi da, eta sedentarioa da.

Arabazozo beltza (Sturnus unicolor) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Iberiar penintsulan, ipar-mendebaldeko Afrikan, Sizilian, Sardinian eta Korsikan bizi dena[1].

Arabazozo beltz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaSturnidae
GeneroaSturnus
Espeziea Sturnus unicolor
Temminck, 1820
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa7,7 g (pisua jaiotzean)
arra: 95,4 g (helduen pisua)
emea: 85,8 g (helduen pisua)
Kumaldiaren tamaina3,2
Errute denbora11 egun

Europa aldean nagusi den arabazozo pikartarengandik bereizten duen ezaugarri nagusia bere kolore beltza da. Neguan pinporta argiago batzuk izaten ditu baina udan desagertzen zaizkio. 21-23 zentimetrotako luzera du eta 70-100 gramotako pisua. Hanka arroxak ditu eta mokoa horixka da.

Hegazti-saldo handiak eratzen ditu eta oso zaratatsua da. Orojalea da, animalia ornogabeak eta fruituak jaten ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. BirdLife International (2004). Sturnus unicolor. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.