Aquaman, jaiotze izenez Arthur Curry, DC Comics komiki argitaletxearen superheroi bat da. Mort Weisinger eta Paul Norrisek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz More Fun Comics komiki aldizkariaren 73. zenbakian agertu zen (1941eko azaroa). Justiziaren Liga superheroi taldearen kide sortzaileetako bat izan zen.

Aquaman
DC Unibertsoa
Atlantean Armor Aquaman (9783779234).jpg
Argitalpena
Sortzailea Mort Weisinger (en) Itzuli eta Paul Norris (en) Itzuli
Agertzen da
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Herrialdea Atlantis (en) Itzuli eta Ameriketako Estatu Batuak
Sexua edo generoa gizonezkoa

Zazpi Itsasoetako Erregea da, jaioberritan bere gurasoak ziren Atlantida itsaspeko hiriko errege-erreginak abandonatu eta itsasargizain batek gizaki gisa hazi zuen. Marvel Comics argitaletxearen Namor superheroiarekin antzekotasuna du.

Bere ahalmenen artean honakoak daude: itsaspeko-lur lehorreko egokitzapena; telepatia; itsas bizidunen gaineko nagusitza psionikoa; osatze/sendatze faktorea; zentzumen hobetuak (ilunpeko ikusmena, infraikusmena eta elektromagnetikoa da); naturazgaindiko indar, arintasun, trebezia, abiadura, erresistentzia eta iraunkortasuna (baita itsaspeko sakonera zapaltzaileetan); muturreko hotzarekiko erresistentzia; Poseidonen tridentearen jagolea; HAtlantidako arraza aurreratuek emandako teknologia goreneko lanabes, arma eta itsasontziak; itsaspeko kamuflaia; "ur-gogorreko" izpien sorrera eta jaurtitzea; bere ezker eskuina (Aintzirako Damak emana) urez egina egon zen eta gaitasun mistikoak dauzka.

ZinemaAldatu

Zineman Alan Ritchson eta Jason Momoa aktoreek antzeztu dute.