Appaloosa (filma)
Appaloosa 2008ko Ed Harris zinema zuzendari eta aktorearen Western filma bat da. Bertan, Ed Harris aktoreas gain, Viggo Mortensen, Renée Zellweger, Jeremy Irons eta Lance Henriksen aktoreek ere antzeztu zuten. Filma hau Robert B. Parker idazlearen izen bereko Appaloosa eleberrian oinarritua dago.
Appaloosa (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Jatorrizko izenburua | Appaloosa |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ed Harris |
Gidoigilea(k) | Ed Harris |
Antzezlea(k) | |
Ed Harris Renée Zellweger Jeremy Irons Lance Henriksen Timothy Spall Ariadna Gil James Gammon Rex Linn Tom Bower | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ed Harris |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jeff Beal |
Argazki-zuzendaria | Dean Semler |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko Berria |
Kanpo loturak | |
welcometoappaloosa.warnerbros.com/ | |
Zinema loturak
|
Filma hau ohiko western generoko filmen moldetik at dago, bertan Mendebalde Urruna aitzakitzat hartu protagonisten piskologian sakontzen baita, bai eta pertsonen arteko harremanetan ere: adiskidetasuna, maitasunean... honela, gaur egungo jendearen arazoekin edo gora behera pertsonalekin bat egiten duen istorioa kontatuz.
2008ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, urte bereko Bostongo Zinemaldian saritua izan zelarik.
ArgumentoaAldatu
1882, Mexiko Berria. Virgil Cole agentea (Ed Harris) eta haren adiskide den Everett Hitch-ek (Viggo Mortensen) legerik gabeko hainbat udalerri baketzea lortu izan dute. Appaloosa mehatz udalerria bere sheriffa eta bere taldekideen hilketaren ondoren zaindaririk gabe gelditzean, herritarrek Cole eta Hitch-i bertaratzeko deitu eta hilketa horien arduraduna atxilotzeko eginkizuna emando diete. Halere, hura ez da lan erraza izango. Bertako Randall Bragg (Jeremy Irons) arrantxo gizon eta lurjabearen gizon ankerrei aurre egiteaz gain, Allison French (Renée Zellweger) emakume erakargarri nahiz zuriaren portaerei ere aurre egin beharko diete, bi lagunen adiskidetasuna jokoan jarriz.
AktoreakAldatu
- Ed Harris - Virgil Cole
- Viggo Mortensen - Everett Hitch
- Renée Zellweger - Allie French
- Jeremy Irons - Randall Bragg
- Lance Henriksen - Ring Shelton
- Adam Nelson - Mackie Shelton
- Timothy Spall - Phil Olson
- Ariadna Gil - Katie
- James Gammon - Earl May
- Tom Bower - Abner Raines
- Rex Linn - Sheriff Clyde Stringer
- Corby Griesenbeck - Charlie Tewksbury
Kanpo estekakAldatu
- Apaloosa filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Apaloosa filmaren webgunea (Ingelesez)