Apoastroa edo apoapsia bere erdigunetik urrunen dagoen orbita eliptiko baten puntua da.

Orbitetan beti dago primario izeneko masa handiagoko gorputz bat, honen inguruan sekundario izeneko beste batek orbitatzen duelarik. Apoastroa edo apoapsia, primarioa eta sekundarioa elkarrengandik urrunen dauden orbitako puntua da.

Eguzkiaren kasuan, afelio deritzo, Lurraren kasuan apogeo, eta, Ilargiaren kasuan, jada zentzurik ez duen modu batean, aposelenio, baina beste kasu guztietan apoastro deritzo.

Qren bidez irudikatzen da. a batez besteko distantzia eta e eszentrikotasuna baldin bada:

Soilik orbita eliptikoetan du zentzua, eta, Keplerren bigarren legeak dioen bezala, planetaren traslazio abiadura txikiena da apoastroan.

Primarioa eta sekundarioaren arteko distantziarik txikienari periastro edo periapsi deritzo, eta orbita mota orotan existitzen da.