Ireki menu nagusia

Istripu zerebrobaskular

gaixotasuna
Aploplexia» orritik birbideratua)

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Istripu zerebrobaskularra (IZB) edo garuneko hodietako istripua (GHI)[1] azkar garatzen den garunaren galera funtzional akutua da, bururako odolaren garraioaren asalduraren ondorioz gertatutakoa. Hau jazo daiteke iskemiak eraginda (tronboek edo enboloek) edo odoljario batengatik.

Istripu zerebrobaskular
MCA-Stroke-Brain-Humn-2A.jpg
Deskribapena
Mota cerebrovascular diseasea Itzuli
Espezialitatea neurologia
Neurokirurgia
Asoziazio genetikoa ZFHX3 Itzuli, SPSB4 Itzuli, ALDH2 Itzuli, ADAMTS12 Itzuli, ADAMTS2 Itzuli, HDAC9 Itzuli, CRYBG1 Itzuli eta IMPA2 Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak pentoxifylline Itzuli
Identifikatzaileak
OMIM 601367
DiseasesDB 2247
MedlinePlus 000726
eMedicine 000726
MeSH D020521

Garai batean enbolia hitza erabiltzen zen iktus edo istripu zerebrobaskularrari aipamena egiteko. Apoplexia ere sinonimoa da.

Garuneko neuronek energia asko behar dute, horregatik garunak oxigeno eta glukosa asko behar ditu. Esan ohi da garunak gorputzak behar duen energiaren %25a kontsumitzen duela, organo txikia izan arren [2]

Iskemia dagoenean odola ez da iristen garunera, iktusa agertuz. Hodi-uzkurduraren ondorioz edo odolbildu baten ondorioz sortzen da iskemia. Istripu zerebrobaskularraren beste kausa bat odoljarioak dira, burmuineko arteria edo zain bat puskatzen denean. Bigarren hau ez da hain ohikoa, istripu zerebrobaskularren eragile nagusia iskemia baita

Heriotza-tasa handiak eragiten ditu mundu mailan.

EragileakAldatu

Tabakoa, diabetesa, hipertentsioa, obesitatea eta hiperkolesterolemia eragile nagusien artean ditugu, adinarekin batera.

SintomakAldatu

Ohikoa da mugimenduaren arazoak edo paresiak eragitea, hitz egitekoak barne (afasia).

DiagnostikoaAldatu

 
Burmuin infartua eskuineko erdialdean (zonalde beltzagoa), OTAren bidez ikusita.

OTA edo eskanerra proba osagarririk hoberena da gaixotasun hau diagnostikatzeko.

TratamenduaAldatu

Aspirina eta haren moduko antiagregatzaileak tratatzeko erabiltzen dira. Kasu batzuetan, antikoagulatzaileak ere tratamendu egokia izan daiteke.

Errehabilitazioa bestela osaketaren bide osagarria da.

ErreferentziakAldatu

  1. Istripu kardiobaskular, euskalterm, euskara.euskadi.eus
  2. Ictus cerebral (Gaztelaniaz)

Kanpo loturakAldatu