Apidae Apoidea subfamiliako intsektu erle himenopteroen genero bat da.

Apidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
SuperfamiliaApoidea
Familia Apidae
Latreille, 1802
Azpibanaketa
Xylocopa violacea lore gainean

Ezaugarriak aldatu

Intsektu himenopteroen ordenako familia bat. Hainbat mota daude, batzuk taldean bizi direnak, erlea adibidez, beste batzuk bakarrik bizi direnak eta beste batzuk bizkarroiak. Abdomenaren atzeko muturrean guruin pozoitsua duen ezten bat izaten dute. Mota ia guztiek kolore eta itxura desberdinetako ileak dituzte; mota beraren barruan ere, kolore desberdinak aurki daitezke. Hegalak mintzezkoak izaten dituzte. Tronpa dute loreetatik nektarra xurgatzeko. Familia horretako moten artean, talde egonkorretan bizi direnetan, badira ar eta eme ugalkorrak eta langile antzuak ere. Habietan eztia gordetzen dute arrautzatik irteten direnean apido jaio berriak elika daitezen. Taldeka bizi direnetatik Apis generoa da ezagunena. Xylocopa violacea ez da taldeka biltzen eta Bombus lapidarius generoak berriz urtero osatzen ditu koloniak.

Taxonomia aldatu

Hauek ditu subfamilia eta tribuak:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu