Zurkaitz (eraikuntza)

Apeo» orritik birbideratua)

Zurkaitza eraikuntza bat edo honen zati eusteko jartzen den habea da[1], normalean zurezkoa.

Watton Abbey . Zurkaitzak horma eusten.

Batez ere hondatzeko zorian dagoen eraikuntza eusteko erabiltzen da. Zurkaitzak eraikuntza pozesuan ere erabiltzen dira, hala nola eraikinak edo zubiak altxatzeko edo kofratzeko. Aldi baterakoak dira eta lanen amaieran kentzen dira.

Ekintzari zurkaizte deritzo. Batzuetan zurkaitzari apeo edo eskora ere esaten zaio.

Motak aldatu

Zurkaitzek, funtzio edo kokapenaren arabera, izen desberdinak dituzte:

  • zutiko[2]: bertikala bada
  • ostiko edo eskora: zeiarra bada, oro har, horma baten kontra badago
  • etzana edo horizontala

Eraikinetan aldatu

Eraikin edo bestelako eraikuntza bat eraistekotan edo erortzeko zorian bada, zurkaiztu egiten da, bai zutikoez baliatuz (solairuak eta baoak eusteko) bai zurkaitz inkinatuz (hormak eusteko). Zurkaitz edo habe inkinatu horiei “ostiko” edo “eskora” deritze. Zurkaitz bat edo gehiago inklinatzen dira hormaren eta lurraren artean, albo bultzadei aurre egiteko. Euskarririk eraginkorrena zurkaitz zeiarra (ostikoa) da, 60 eta 70 gradu arteko angeluan hormaren kontra.

Eraikitze prozesuan ere erabiltzen dira zurkaitzak, batez ere zimenduak ezartzen direnean. Zurkaizteak inguruko bultzadei eutsiko die eraikinaren lurpeko solairuak eraiki arte.

Zurkaitzak hormigoizko eta harrizko egiturak eraiktzeko erabiltzen dira, aldi baterako euskarria ematen baitute hormigoia gogortu eta kargei eusteko nahi den erresistentziara iritsi arte. Ohikoa da arkuak eta gangak eraikitzeko. Kasu honetan zinbria deritzo egiturari.

Zangak aldatu

Zangak egiteko indusketa lenetan, zurkaitzek lurra eusten laguntzen dute, bertan lan egin ahal izateko eta langileen segurtasuna bermatzeko. Izan ere, lurra zulatzean (industean) alboetako lurra nahiko trinkoanez bada, alboetara erori daiteke. Horretarako kofratuak edo hormak ezartzen dira ostikoz edo Zurkaitz horizontalez eutsiak.

Egiturak aldatu

Eskora-egitura fatxada batean
Eskora-egitura zulo luzeetan
Eskora-egitura zulo karratuetan

Erreferentziak aldatu

  1. «Zurkaitz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-06.)
  2. «zutiko». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-10-06.)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu