Antzinako Greziako antzerkia

Antzinako Greziako drama, berez, antzerki-kultura bat zen, Antzinako Grezian loratua, K.a. 600etik aurrera. Atenasko hiri-estatua zuen erdigunea, kultur, politika eta militar botere ahaltsu bat bihurtua baitzen garai hartarako. Antzerkia, berez, Dionysia izeneko jaialdi baten parte gisa instituzionalizatu zen (Dioniso jainkoa ohoratzen zen jaialdi hartan). Tragedia (K.a. 500aren amaiera), komedia (K.a. 490), eta antzerki satirikoa izan ziren han sortu ziren hiru drama-generoak. Atenasek bere kolonia ugarietara esportatu zuen jaialdia.[1]

Sirakusako greziar antzokia (Sizilia)

Maskarak

aldatu
 
Maskara tragiko komikoa, Hadrianoren villako mosaikoan

Maskararen antzinako greziar terminoa prosopon da (hitzez hitz, "aurpegia"), [2] eta elementu esanguratsua izan zen Dionisoren gurtzan, Atenasen, erritu eta ospakizunetan erabiltzen zena, ziurrenik. Aztarna gehienak K.a. V. mendeko ontzietan egindako margolan bakan batzuetatik datoz, hala nola zuhaitz batetik zintzilikatuta ageri den jainkoaren maskara ageri duena; eta, orobat, Pronomos ontzia, zeinean aktoreak ageri baitira satiro-antzenzlan baterako prestatzen. Ez zaigu iritsi aztarna edo hondar erabilgarririk ordutik, zeren eta maskarak material organikoz eginak baitziren, ez baitziren irauteko eginak: azkenean, Dinisioren aldarean uzten baitziren opari, antzezlanen ostean. Hala eta ere, badakigu maskarrak Eskiloren garaitik erabiltzen zirela, eta Greziako antzerki klasikoko konbentzio ikonozko batentzat eduki ohi dela.

Maskarak, bestalde, koroko kideentzat ere egiten ziren, haiek ere jokatzen baitzuten ekintzaren zati bat, eta iruzkinak egiten baitzituzten gertakariei buruz. Tragediako koruan hamabi edo hamabost kide izaten ziren arren, guztiek janzten dituzten maskarak berdinak dira, pertsonaia bat bera jokatzen dutela jotzen baita.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu