Antxon Mendizabal

ekonomialaria eta UPV/EHUko irakaslea


Antxon Mendizabal Etxabe ‘Tonino’ (Arrasate, Gipuzkoa, 1946Bilbo, Bizkaia, 2016ko apirilaren 11) EHUko irakasle eta militantea izan zen. Kooperatibismoa, autogestioa eta desazkundea ardatz izan zituen.

Antxon Mendizabal

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1946
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBasauri2016ko apirilaren 11 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: antxon-mendizabal-etxabe-1946-2016

Biografia aldatu

1946an jaio zen Arrasaten, eta han San Viator ikastetxean eta Eskola Politeknikoan ikasi zuen. 1963an ETAn sartu zen, herriko gazte talde batekin batera[1].

Elgoibarren beste kide batekin goi-tentsioko kable batean ikurrina bat jartzen ari zela, laguna atxilotu eta berak ihes egin zuen. Horren ondorioz, azkenean epailearen aurrean aurkeztu eta denbora laburrez kartzelan izan zen. 1968an ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira, gero Parisera eta azkenik Lovainara (Belgika), non ekonomia ikasketak egin zituen.[1]

1977ko amnistiarekin itzuli zen Arrasatera eta, besteak beste, Euskadiko Kutxan jardun zuen lanean lau urtez. 1985ean hasi zen irakasle EHUko Kazetaritza eta Gizarte Zientzien Fakultatean, ekonomia klaseak emanez. Kooperatibismoa, autogestioa, globalizazioa eta desazkundea izan dira bere ikergai nagusietakoak. EHUko Gezki erakundeko kidea ere bazen.[1]

Kezka sozial eta politiko handikoa izen zen, Euskal Herriaren independentzian eta sozialismoan sakonki sinesten zuen pertsona. ETAn jardun ondoren ere ezker abertzalearen inguruan ibili zen beti, baina harekiko lotura organikorik izan gabe.[1]

Lanak aldatu

Inguma datu -basean berakeuskaraz emandako 19 hitzaldi, 5 artikulu eta liburu bi hauek jaso dira:

  • Globalizazioa eta autoeraketa : joerak, mugak eta aukerak Lanki Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea [2005] ISBN 84-608-0306-6 [2]
  • Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean Udako Euskal Unibertsitatea 2004 ISBN 84-8438-049-1[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Letona, Xabier. (2016-04-12). «Antxon Mendizabal EHUko irakasle eta militantea hil da» Argia CC-BY-SA lizentzia.
  2. Globalizazioa eta autoeraketa : joerak, mugak eta aukerak. Lanki Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea [2005] ISBN 84-608-0306-6. PMC 433324156. (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  3. Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean. Udako Euskal Unibertsitatea 2004 ISBN 84-8438-049-1. PMC 433051878. (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).