Ireki menu nagusia

Antxon Bandres Zaragueta (Tolosa, Gipuzkoa, 1948ko uztailaren 5a - 2011ko irailaren 27a) tolosar mediku, politikari eta mendizalea izan zen. Medikuntzan eta biologian lizentziatua, erradiologian aditua zen eta sail horretan bertan egiten zuen lana. Euskadiko Ezkerra alderdiaren aldetik zinegotzia izan zen Tolosan. Bertan 2011ko udal hauteskundeetan EAJ alderdiko hautagai zerrendakidea ere izan zen. Euskal Mendizale Federazioaren lehendakaria izan zen 1976-1980 eta 2000-2004 urte bitartean. Hil zen garaian federazioko presidenteordea zen. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea ere bazen, Antropologia Fisikoaren sailean. 2011ko irailaren 27an Urkizu auzoko bere baserrian belarra mozten ari zela buruan kolpe bat hartu ondoren hil zen.

Antxon Bandres
Bizitza
Jaiotza Tolosa1948ko uztailaren  5a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa2011ko irailaren  27a (63 urte)
Jarduerak
Jarduerak medikua
Kidetza Aranzadi Zientzia Elkartea
Euskal Mendizale Federazioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Euskadiko Ezkerra


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.