Ireki menu nagusia

Antonio de Eslava (Zangoza, 1570 inguru- 1640 inguru), XVII. mendeko erdaraz idatzi zuen idazle nafarra zen.

Antonio de Eslava
Portada del libro Noches de invierno de Antonio Eslava (1609).png
Bizitza
Jaiotza c. 1570, 1570 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza c. 1640 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Lan nabarmenak Q67588225 Itzuli

BiografiaAldatu

Gutxi dakigu bere bizitzari buruz. Bere anaia, Juan de Eslava, Valladolideko katedralaren razionatzailea zen. Nahiz eta bere bataio-agiria ez den aurkitu, Antonio de Eslavaren jaiotza 1570 inguru zela suposatzen da. Bere izena 1603 urterako lau egun baino ez zirenean, Zangozako erroldarako eskritura batean agertzen da:

(Gaztelaniaz)

« Antonio de Eslava, nuestro escribano y portero real, y Susana Francés, su mujer, vecinos de Sangüesa »


Noches de Invierno bere liburuaren hasieran adierazten duenez, gizon kuxkuxero eta asko irakurtzen zuena zen:

(Gaztelaniaz)

« He procurado siempre hablar con los muertos leyendo diversos libros de historias antiguas, pues ellos son testigos de los tiempos y imágenes de la vida »


LanaAldatu

Bere estiloak bizantziar eleberria eta morisko eleberria zaldizko eleberria eta artzain eleberriarekin batzen zituen. Iturriak I Reali di Francia (XIV eta XV. mendeetakoa) eta Ludovico Dolceren Le prime impresse del Conte Orlando (1572) zituen. Idatzi zuen liburua Parte primera del libro intitulado Noches de Invierno (Iruñea: Carlos de Labayan, 1609) zen. Gertaerak, Venezian dira eta 11 elkarrizketan Leonardo, Fabricio, Silvio, Albanio eta Camila andrea agertzen dira. Jardundako gaiak filosofia morala, historia eta zientzia naturala dira.

Batzuen ustez, bere eleberriak William Shakespeareari The Tempest idazteko iradoki zion. Textua ez dago gaztelaniaz idatzia baizik eta nafar-aragoieraz.

Parte primera del libro intitulado Noches de Invierno liburuak arrakasta handia izan zuen. 1610ean bigarren edizioa prestatu zen eta hurrengo urteetan beste edizioak agertu ziren Brusela, Viena eta Nürembergen.

Ikus, gaineraAldatu