Antonio de Cabezón
Antonio de Cabezón (Castrillo, Burgos, 1510eko martxoaren 30a - Madril, 1566ko martxoaren 26a) espainiar musikagile eta organo-jotzailea izan zen. Itsua bazen ere, musikarako dohain handiak erakutsi zituen gaztetatik. Hamasei urte zituela, Gaztelako errege-kaperako organo-jotzaile izendatu zuten, eta harrezkero, Karlos I.aren eta Filipe II.aren zerbitzuan egin zuen lan. Organorako ondu zituen lanak garai hartako garrantzitsuenak dira. Aipagarria da Diferentziak obra (bariazio instrumentalak). Haren lan nagusiak Hernando bere semeak eman zituen argitara: Obras de música para tecla, arpa y vihuela (1578, Tekla, harpa eta bihuelarako musika-lanak).
Antonio de Cabezón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castrillo Mota de Judíos, 1510eko martxoaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1566ko martxoaren 26a (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | organista eta musikagilea |
Genero artistikoa | Pizkundeko musika |
Musika instrumentua | organoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.