Ireki menu nagusia

Anton Aškerc (Rimske Toplice, 1856ko urtarrilaren 9a - Ljubljana, 1912ko ekainaren 10a) Esloveniako apaiz katolikoa eta poeta izan zen. Bere poema epikoek egin zuten famatu.

Anton Aškerc
Anton Aškerc.jpg
Bizitza
Jaiotza Rimske Toplice Itzuli1856ko urtarrilaren  9a
Herrialdea  Eslovenia
Heriotza Ljubljana1912ko ekainaren  10a (56 urte)
Hobiratze lekua Navje Itzuli
Hezkuntza
Heziketa First Grammar School, Celje Itzuli graduate school Itzuli
Hizkuntzak esloveniera
Jarduerak
Jarduerak poeta, editorea, artxibozaina, idazlea eta apaiz katolikoa
Izengoitia(k) Gorazd, Nenad, Duhovnik eta Peter Pavlovič
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BiografiaAldatu

Estiria dukerriko Rimske Toplice herrian jaio zen nekazari familia batean. Celjen ikasketak egin eta Mariborreko seminarioan sartu zen ondoren. 1880an bihurtu zen apaiz. Orduan argitaratu zuen Trije popotniki (hiru bidaiariak) poema Ljubljanski zvon aldizkarian.

Hasieran poema lirikoak idazten hasi bazen ere 1882an poema epikoei ekin zien. Poema post-erromantikoak ziren baina literatura errealistarantz jo zuen urteek aurrera egin ahala. 1890an Balade in romance ("baladak eta erromantzeak") poema bilduma argitaratu zuen.

Bere ideia liberalek arazoak sortu zizkion katolikoen artean eta Ivan Hribar alkate liberalak Ljubljana Hiriko Artxiboko zuzendari izendatu zuten. Azkenengo urteetan kontserbadoreek alkatetza eskuratu eta lanpostutik botako zuten beldurrez bizi izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Aškerc