Antonín Slavíček

margolari txekiarra

Antonín Slavíček (Praga, 1870eko maiatzaren 16Praga, 1910eko otsailaren 1) Txekiako margolari inpresionista izan zen. Bere lan gehienak ikuspegiak izan ziren.

Antonín Slavíček

Bizitza
JaiotzaPraga1870eko maiatzaren 16a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaHolešovice (en) Itzuli eta Praga1910eko otsailaren 1a (39 urte)
Hobiratze lekuaOlšanyko hilerria
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Míla Slavíčková (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista bisuala
Mugimenduainpresionismoa

Discogs: 2236746 Find a Grave: 23067647 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1887an Pragako Arte Ederren Akademian sartu zen. Han Julius Mařák irakaslearekin ikuspegiak margotzen ikasi zuen. Mařákekin antza desadostasunak izan zituen eta, ondorioz, ikasketak behin baino gehiagotan gelditu zituen. 1899ko urrian Mařák hil zen, eta, ondoren, ikuspegien ikasketa utzi zuen.[1] August Švagrovský (1847-1931) lagun mina izan zuen eta bere lan asko erosi zizkion; ondoren, lan horietako asko Roudnice museora pasa ziren.

1908an emazte larri gaixotu zen. Bere osasuna hobetzeko asmoz Dubrovnikera joan ziren baina istripu batean margolariak besoa puskatu zuen. Hori nahikoa ez eta Eagle mendietara egin zuten bidaia batean, margolariak Zdobnice ibaian igeri egiten zuenean, buruko isurketa pairatu zuen; isurketaren ondorioz eskuineko aldea elbarritua gelditu zitzaion. Errekuperatzeko bolada luzea behar izan zuen eta, hala ere, ez zuen berriro ere ondo margotzea lortu. 1910eko otsailaren 1an tiro batez bere buruaz beste egin zuen.[2]

Haren alarguna, Bohumila, familiako adiskidea zen Herbert Masaryk margolariarekin berriro ere ezkondu zen. Haren semea Jan margolaria izan zen; beste semea Jiří gidoilari eta zuzendari ospetsua izan zen.

Lan ezagunak aldatu

  • Iris, olioa kartoi gainean, 1893
  • Hostišov, olioa oihal gainean, 1902, Pragako Galeria Nazionala
  • Praga Ládvitik ikusita, olioa oihal gainean, 1908, Pragako Galeria Nazionala
  • Saint-Guy, olioa oihal gainean, 1908, Pragako Galeria Nazionala
  • Žamberkeko bidea, olioa oihal gainean, 1909, Pragako Galeria Nazionala

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonín Slavíček