Ireki menu nagusia

Politikan, antisistema gehienetan eskuineko alderdi politiko eta hedabideen aldetik ezker-muturreko gazte erradikalak eta euren ekimen publikoak (elkarreratzeak, adierazpenak, ...) izendatzeko erabiltzen den termino orokorra da. Terminoak sistema kapitalistari eta horren aurka (anti aurrizkiaz) jotzen duten pertsonegiten dio erreferentzia eta gehienetan modu gutxiesgarrian erabiltzen da, biolentzia erabili eta politikoki marjinaturik jarduten duten gazteak etiketatzeko, sarri azpikultura nahiz gorputz-estetika jakin batekin batera. Gehienetan ekintzaile hauek onartzen ez duten izendapena eta alternatiba gisa, altermundialista edo antikapitalista terminoak hobesten dituzte.