Antilletako itsaslasterra

Antilletako itsaslasterra[1] ur epeleko itsaslasterra da, Karibe itsasoa eta Ozeano Atlantikoa bereizten dituen uharte-katearen ipar-mendebaldetik igarotzen dena, hau da, Antilla Handietako kosta atlantikotik igarotzen dena. Atlantikoko Iparraldeko itsaslaster ekuatorialaren luzapena da.

Itsaslaster honek osatu egiten du Ozeano Atlantikoan dagoen erloju-orratzen noranzko bereko zikloa. Karibeko arrantzaleek erabiltzen dute arrantza egiteko. Itsaslasterrak daraman ura Sargazoen itsasoko ur bera da.

Antilletako itsaslasterrak Mexikoko golkotik datorrenarekin bat egiten duenean, Golkoko itsaslasterra sortzen da, munduko garrantzitsuenetako bat.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu