Antigüedad (Palentzia)

Antigüedad Espainiako udalerri eta herri bat da, Cerrato eskualdean, Palentziako probintzian, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan.

Antigüedad
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
AlkateaLuis Fernando Cantero Mena (en) Itzuli
Izen ofizialaAntigüedad
Posta kodea34248
INEk ezarritako kodea34012
HerriburuaAntigüedad
Geografia
Koordenatuak41°56′48″N 4°07′07″W / 41.946666666667°N 4.1186111111111°W / 41.946666666667; -4.1186111111111
Map
Azalera63 km²
Altuera770 m
MugakideakTorresandino, Tórtoles de Esgueva, Cevico Navero, Villaconancio, Baltanás, Palenzuela, Tabanera de Cerrato eta Cobos de Cerrato
Demografia
Biztanleria340 (2023)
−7 (2022)
alt_left 172 (%50,6) (%56,2) 191 alt_right
Dentsitatea5 bizt/km²
MatrikulaP

Historia

aldatu

Dukumentu zaharrena

aldatu

1054. urteko apirilaren 27an, Muniadona kondesak (Pedro nuñez semearekin eta eta Muño Gustios anaiarekin) Arlantzako San Pedro monasterioari 14 herri eman zizkion, horien artean Antiquitat, oraingo Antigüedad herria.

Garonen erosketa

aldatu

1436an, Antigüedad, Garfon (Garon) alokatu zuen urtero 1.000 marabedi eta 12 oiloren truke.

1492ko otsailaren 8an Antigüedadeko udalak Antonio Franko Valladolideko erregidoreari erosi zion Garon (Garfoneko Santa Maria) 36.000 marabediren truke.

1495ko urriaren 8an Antonio Francok Antigüedadeko udal kontzejua auzipearazi zuen alokailuaren kontratua apurtu zuelakoan (1436ko kontratua) baina Antigüedadeko kontzejuak 1492ko erosketa agiria erakutsi zuen. 1496ko martxoaren 20an finkatu zen epaiketa, baina ez da epaiaren dokumentu gehiagorik aurkitu.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
1.202 1.326 1.368 1.509 1.409 1.506 1.343 731 515 426 434 407

Ondarea eta interesguneak

aldatu

Cruz de la muñeca

aldatu
 
Cruz de la muñeca, Antigüedad, Palentzia

Diotenez, Hornillosen lau hilabete iragan eta gero Joana I.a eroak bere aita Italiatik etorri zelako albistea jaso zuen. Tortoles de Esguevan elkartzea adostu zuten. 1507ko abuztuaren 24an, gortea gauez abiatu zen, erreginagaz, 7 hilabeteko infanta bategaz eta lau zaldi beltzek tiraturiko bere senarraren gorpuagaz. Mortuan zehar joan ziren eta Antigüedadeko bidea hartu eben Tortolesera heltzeko. Bide horretan, kondairak dioenez, Filipe "Ederra" senarraren gorpua gurditik erori zen eta erreginak gertakaria oroiteko harrizko gurutze bat ezarrarazi zuen justu gorpua erori zen lekuan. Gurutzeak 60-70 cm-ko altuera du eta gaur egun leku Tortoleserako bide zaharrean atzeman daiteke.

Lance Armstrongen monumentua

aldatu

Lance Armstrong Gaztela eta Leonen itzuli zen txirrindularitzara, 2009ko martxoaren 23an. Antigüedadetik pasatu zenean jausi egin zen. Ondorioz “eskuineko klabikularen haustura garbia” gertatu zitzaion. El Torreón Gazte Elkartearen ekimenez bizikleta zahar bat jarri zen oroigarri modura.[1][2][3][4]

F-4 Phantom II ehiza-hegazkina

aldatu
 
McDonnell Douglas F-4 Phantom II, Antigüedad, Palentzia

César eta Augusto Martín Campos Antiguedaden sorturiko anaia ziren, Espainiako Gerla Zibilean aurkako bandoetan suertatu zirenak. Espainiako aireko indarrek McDonnell Douglas F-4 Phantom II ehiza-hegazkin eta bonbardatzaile supersonikoa Antigüedadeko udalari eman zioten. Orain, Antigüedaden hegazkina dago monumento gisa.[5]

Jasokundeko Andre Maria eliza

aldatu

Antigüedadeko eliza, Jasokundeko Andre Mariarena, XVII. mendean berregin zen barroko estiloan.[6]

Garon herritik 5 kilometrora dago eta ez da inor bizi bertan. Garonen festa batzuk egiten dira. Garonen iturri bat dago eta eliza bat.

Kultura

aldatu

Festak

aldatu
  • Garongo Andra Birgiñaren festa txikiak, maiatzaren azken asteburuan.
  • Jasokundeko Andre Mariaren kultur astea
  • Garon Birjinaren funtzioa (Juan Pablo II.a Aita Sainduk Antiguedadeko erregina izendatua), irailaren asken asteburuan.

Folklorea

aldatu

Garongo Andre Mariaren Jota.

Erreferentziak

aldatu
  1. [https://www.marca.com/2009/04/18/ciclismo/1240074272.html#comentario_9 «Colocan un monumento en Palencia donde se cay� Armstrong - MARCA.com»] www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  2. «Una vieja bicicleta recuerda el lugar en que se cayó Armstrong | Castilla y León | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  3. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2009-04-18). «Colocan un monumento en forma de vieja bicicleta donde se cayó Armstrong» AS.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  4. «Spanish hamlet honors an Armstrong first» VeloNews.com 2009-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  5. (Gaztelaniaz) Palentino, Diario. (2021-09-16). «Por ellos: Antigüedad» Diario Palentino (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. (Gaztelaniaz) Iglesia de Nuestra Señora de la Asunción | Antigüedad. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).

Bibliografia

aldatu
  • Barcenilla Mena, Alejandro: Antigüedad: la larga marcha de aldea a villa. (Ayuntamiento de Antigüedad), 2006. ISBN 84-611-2275-5.
  • Barcenilla Mena, Alejandro: Antigüedad: un topónimo mariano. 1976, ISBN 0210-7317, num 37, pag 225-236.
  • Barcenilla Mena, Alejandro: Iglesia prerrománica en Villella (Antigüedad, Palencia). 1989, ISBN 84-86844-26-6, pag 509-524
  • Barcenilla Mena, Alejandro: Infancia y vejez de una misma vida.2003, ISSN 0210-167-X, tomo XXV, pag 5-16
  • Clavero Mañueco, Jorge: Hermanos Martín Campo, Aviadores de la Guerra Civil Española. 2005
  • González Mena, María Ángeles (1979). «Tradiciones ganaderas en Antigüedad, un rincón del Cerrato palentino». Narria: Estudios de artes y costumbres populares (Universidad Autónoma de Madrid) (14): 14-19. ISSN 0210-9441.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu