Antifolatoak, folatoaren antagonistak[1] edo azido folikoaren antagonistak[1] azido folikoaren edo B9 bitaminaren antagonistak diren sendagai antimetabolikoak dira; hau da, azido folikoaren funtzioak blokatzen dituztenak.[1] Azido folikoaren funtzio nagusia, gorputzean, zenbait aminoazidoen (serina eta metionina) eta nukleotidoen (timidina eta purina) biosintesian parte hartzen duten metiltransferasen kofaktore izatea da. Beraz, antifolatoek zelula-zatiketa, DNA- zein RNA-sintesi eta -konpontzea eta proteinen sintesia oztopatzen dute. Antifolato batzuk, proguanila, pirimetamina[2] eta trimetoprima[3] modu selektiboan inhibitu dezakete mikroorganismoen azido folikoaren eraginak. Antifolato hauetako gehienak dihidrofolato erreduktasa edo DHFR entzima inhibitzen jarduten dute.[4]

Pralatrexatoa, azido folikoaren antimetabolitoa. Ikus daitekenez, azido folikoaren antzeko geometria molekularra agertzen du
Azido folikoa edo B9 bitamina

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «NCI Dictionary of Cancer Terms» National Cancer Institute 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  2. (Ingelesez) «Daraprim (pyrimethamine) dosing, indications, interactions, adverse effects, and more» reference.medscape.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  3. (Ingelesez) «Primsol, Proloprim (trimethoprim) dosing, indications, interactions, adverse effects, and more» reference.medscape.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  4. (Ingelesez) Kompis, Ivan M.; Islam, Khalid; Then, Rudolf L.. (2005-02). «DNA and RNA Synthesis: Antifolates» Chemical Reviews 105 (2): 593–620.  doi:10.1021/cr0301144. ISSN 0009-2665. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).