António Ramos Rosa

António Víctor Ramos Rosa (Faro, Portugal, 1924ko urriaren 17a - Lisboa, 2013ko irailaren 23a) portugesezko olerkaria izan zen.

António Ramos Rosa
Bizitza
JaiotzaFaro1924ko urriaren 17a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa2013ko irailaren 23a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak

Olerkigintzan helduaroan nabarmendu da, baina oso gaztetatik izan du letren munduarekin harremana, 1950eko hamarraldian zuzendari izan baitzen zenbait aldizkari literariotan -Árvore (1952-54), Cassiopéia (1956) eta Cadernos do Meio-Dia (1958-60)—, eta kritika literarioko artikuluak idatzi eta prentsarako lanak egin baitzituen.

Bere obraren ezaugarri nagusiak dira intimismoa ezkutatzea, bertsoetan giza presentzia baztertzea, eta surrealismoaren kutsua. Sentimenduen lekuan, errealitate ukigarri eta ikusgaia jartzen du Rosak olerkietan, bertso original eta aberatsen bitartez.

Olerki-liburu nagusiak hauek dira: Viagem através duma Nebulosa (1960), Ocupaçao do Espaço (1963), Terrear (1964), O Ciclo do Cavalo (1975), Boca Incompleta (1977), O Incerto Exacto (1982), Dinâmica Subtil (1984) eta A Rosa Esquerda (1991).

Ramos Rosak lan gogoangarria egin du, halaber, olerkigintzaren teoriko eta kritikari gisa, eta gerora modernotasuna deitu izan den joeraren jarraitzailetzat jotzen da. Alor horretan, azpimarratzekoak ditu Poesia, Liberdade Livre (1962), A Poesía e a Interrogação do Real (bi liburuki, 1979-80), Incisões Oblíquas (1987) eta A Parede Azul (1991).

ErreferentziakAldatu