Anpizilina

Penizilina erdisintetikoa, mikroorganismo askoren aurkakoa

Anpizilina antibiotiko betalaktamikoa da, penizilina familiakoa. Penizilina erdi-sintetikoa da, hots, penizilina naturaletik (G penizilinatik) abiatuta metodo kimikoen bidez eraldatutako molekula dugu. Penizilina klasikoaren aldean, anpizilinak espektro mikrobiar handiagoa du: bakterio Gram positiboak ez ezik, zenbait Gram negatiboren aurka ere eraginkorra baita.

Anpizilina
Ampicillin-2D-skeletal.png
Formula kimikoaC16H19N3O4S
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC1([C@@H](N2[C@H](S1)[C@@H](C2=O)NC(=O)[C@@H](C3=CC=CC=C3)N)C(=O)O)C
InChl3D eredua
Osatutanitrogeno, oxigeno eta karbono
MotaBakterizida eta Penizilina
Masa molekularra349,11 Da
Erabilera
Tratatzen duEscherichia coli infectious disease (en) Itzuli, Aktinomikosi, gernu-infekzio, Gonorrea, bacterial meningitis (en) Itzuli, goiko arnasbideetako infekzio, shigellosis (en) Itzuli, Listeriosi, pneumococcal infection (en) Itzuli, endokarditis infekzioso, gram-negative bacterial infection (en) Itzuli eta staphylococcal infection (en) Itzuli
RolaEntzimen inhibitzaile eta Bakterio-kontrako
Identifikatzaileak
InChlKeyAVKUERGKIZMTKX-NJBDSQKTSA-N
CAS zenbakia69-53-4
ChemSpider6013
PubChem6249
Reaxys4300240
Gmelin28971
ChEMBLCHEMBL174
EC zenbakia200-709-7
ECHA100.000.645
MeSHD000667
RxNorm221058 eta 733
Human Metabolome DatabaseHMDB0014559
UNII7C782967RD
NDF-RTN0000145927
KEGGD00204
PDB LigandAIC

1961. urtean merkaturatu zen estreinakoz.

Bere jarduerari dagokionez, penizilina guztien antzera anpizilinak bakterioen zelula hormaren sintesia inhibitzen du, giza gorputzaren zelulak kaltetu gabe.

Bere egitura kimikoak eta jarduerak antza handia du beste penizilina erdi-sintetikoarekin: amoxizilinarekin, hain zuzen ere. Oso erabilia da mundu osoan sendagai moduan, hainbat infekzio tratatzeko: meningitis bakteriarra, salmonelosi eta sukar tifoidea, gonorrea, septizemia, otitis, pneumonia bakteriarra, zistitis, faringitis, etab. Espektro zabaleko antibiotikotzat jotzen da.

Antibiotiko hau ez da erabili behar penizilinari alergia dioten gaixoekin.

Kanpo estekakAldatu