Another Earth 2011ko Mike Cahill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko drama film independente bat da. Brit Marling, William Mapother eta Robin Lord Taylor aktoreek antzeztu zuten.

Another Earth
Jatorria
Argitaratze-data2011
IzenburuaAnother Earth
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma eta film dramatikoa
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Connecticut
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mike Cahill (en) Itzuli
[[Kategoria:Mike Cahill (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Mike Cahill (en) Itzuli
Brit Marling
[[Kategoria:Mike Cahill (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
William Mapother
Brit Marling
Kumar Pallana (en) Itzuli
Rupert Reid (en) Itzuli


[[Kategoria:Kumar Pallana (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rupert Reid (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMike Cahill (en) Itzuli
Brit Marling
[[Kategoria:Mike Cahill (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaMike Cahill (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFall On Your Sword (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaMike Cahill (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaConnecticut eta Counter-Earth (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

anotherearth.com
IMDB: tt1549572 Filmaffinity: 520877 Allocine: 189994 Rottentomatoes: m/another_earth Mojo: anotherearth Allmovie: v531434 TCM: 833905 Metacritic: movie/another-earth TV.com: movies/another-earth Netlix: 70166137Edit the value on Wikidata

2011ko urtarrilaren 24an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rhoda Williams (Brit Marling) kosmoa ikertzeko zaletasuna eta asmoa duen 17 urtetako neska buruargi bat da, Massachusettseko Teknologia Institutua astrofisika programa batean ikasteko onartu berri dutenez bere lagunekin ospatu eta edan ondoren etxerako bidean alkoholaren eraginpean, bakarrik eta bere autoa gidatzen doala irratian eguzki sisteman Lurraren planeta bikoiztu bat topatu dutenaren albistea harriduraz entzungo du.

Une horretan, eta izarrei begira bere barne gogoetan doala, bidegurutze batean ustekabean stop bat gelditu gabe pasatu eta nahigabe bestaldean geldirik zegoen auto batekin aurrez-aurre talka egingo du. Beste autoan, John Burroughs (William Mapother) musikagile arrakastatsua, haurdun dagoen bere emaztea eta bien semea daude: kolpe itzelaren ondorioz John konorterik gabe gelditu eta gainontzeko bere senideak hilik geldituko dira, aldiz Rhoda lur jota eta zer egin jakin gabe geldituko da. Ondorioz, Rhoda atxilotua, epaitua eta espetxeratua izango da.

Lau urte espetxean eta isolaturik egon ondoren Rhoda aske geldituko da. Jada ez da etorkizun handia zuen neska hura eta institutu batean garbitzaile lana onartu beharko du. Lasterrera, bai Rhonda nahiz John, planeta berri hura topatu zuten gau hura neska gaztearen eta musikagilearen patuak zorigaiztoko istripuaren bidez elkartu zituela jabetuko dira.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu