Anorthosis Famagusta FC

Anorthosis Famagusta FC (grekeraz Ανόρθωσις Αμμοχώστου, "Anorthosis Ammochostou") Zipreko futbol talde onenetakoa da, Famagusta hirikoa, baina Turkiak 1974an Zipreren iparraldea inbaditu zuenetik Larnakan du egoitza. 13 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 14 aldiz Kopa.

Anorthosis Famagusta FC
Ezizena(k) Μεγάλη Κυρία
(andre zaharra)
Sorrera 1911
Futbol zelaia Antonis Papadopoulos Stadium
edukiera: 10.230 lagun
inaugurazioa: 1986
Presidentea Zipre Christos Poullaides
Entrenatzailea Georgia Temur Ketsbaia
Liga Zipreko Liga
2018-19 7.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

Zipreko futbol talde zaharrenetakoa da, 1911ean sortu baitzen. Greziar abertzaleek sortu zuten eta hasieran izaera politiko nabaria izan zuen.

Futbolari dagokionez bi sasoi on izan ditu. Lehenengoa 50. hamarkadan, 1950 eta 1964 artean 6 Liga eta 4 Kopa eskuratu baitzituen. Bigarrena 1995ko Liga eta Kopa garaipenarekin hasi zuen eta oraindik ere Zipreko talde indartsuenetakoa izaten jarraitzen du Nikosiako APOEL eta Omoniarekin batera.

Azken tituluak 2007ko Kopa eta Superkopa eta 2008ko Liga ditu.

PalmaresaAldatu

Zipren: 30Aldatu

  • Liga (13): 1950, 1957, 1958, 1960, 1962, 1963, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000, 2005, 2008.
  • Kopa (10): 1949, 1959, 1962, 1964, 1971, 1975, 1998, 2002, 2003, 2007.
  • Zipreko Superkopa (7): 1962, 1964, 1995, 1998, 1999, 2000, 2007.

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Anorthosisek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1994-95 UEFA Kopa 1. itzulia Anorthosis
Athletic
2-0
3-0
Athletic
Anorthosis

Kanpo estekakAldatu