Annunzio Paolo Mantovani

Annunzio Paolo Mantovani, Mantovani gisa ezagunagoa, (Venezia, Italia, 1905eko azaroaren 15a-Kent, Ingalaterra, 1980ko martxoaren 29a) musikagile eta orkestra-zuzendari britainiarra izan zen. Haren esparru nagusia musika arinena, komertzialarena, izan zen. Gerren ondorengo estilo horren musikan eragin handia izan zuen.[1]

Annunzio Paolo Mantovani

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnnunzio Paolo Mantovani
JaiotzaVenezia1905eko azaroaren 15a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Italiako Erresuma  (1905eko azaroaren 15a -  1946ko ekainaren 18a)
 Erresuma Batua  (1928 -
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1980ko martxoaren 29a, 1980ko martxoaren 30a)
HeriotzaRoyal Tunbridge Wells (en) Itzuli1980ko martxoaren 29a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
KidetzaMantovani & His Orchestra
Genero artistikoamusika arina
DiskoetxeaUnited Artists Records
Produttori Associati
Joker (en) Itzuli
Decca (en) Itzuli
London (en) Itzuli
Durium
Ariston

IMDB: nm0544173 Spotify: 4l2d1CRNjXgG4RBoA89Kle Musicbrainz: 4c566ee7-8dd4-4edc-8cbe-a86ee30feb06 Discogs: 403890 Allmusic: mn0000953998 Find a Grave: 34326008 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Mantovani Venezian jaio zen, Italian. Bere aita, Bismarck, Milango La Scalako orkestran, Arturo Toscaniniren zuzendaritzapean, kortzentinoa zen. Familia Ingalaterrara joan zen bizitzera 1912an, eta han Annunzio gazteak Londresko Trinity College of Musicen ikasi zuen. Graduatu ondoren, bere orkestra sortu zuen, Birmingham inguruan lan eginez. Winifred Mossekin ezkondu zen 1934an, eta bi haur izan zituzten: Kenneth (1935eko uztailaren 12an jaioa) eta Paula Irene (1939ko apirilaren 11n jaioa). Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, bere orkestra Erresuma Batuko dantza-banda ezagunenetako bat zen, BBCko irrati-emanaldietan zein zuzeneko emanaldietan.[2]

Mantovanik musika zuzendari gisa ere lan egin zuen antzerki ekoizpen ugaritan. Horien artean, Noel Cowarden Pacific 1860 antzezlanean (1946). Gerra amaitu ondoren, grabatzen hasi zen buru-belarri, eta zuzeneko emanaldiak utzi zituen. Ronnie Binge musikagile eta moldatzailearekin lan egin zuen, eta hark "cascading strings" estiloa garatu zuen ("Mantovani soinua" izenez ere ezaguna);[3] «teknika, katedralen oihartzunean oinarritua, Mantovaniren musikaren bereizgarri bihurtu zen. Bere estiloak musika-estilo aldakorren bidez iraun zuen, eta Variety aldizkariak "hogeigarren mendeko musika-fenomenorik handienatzat" jo zuen. Horrez gain, milioi bat estereo musika-disko saltzen zituen lehen pertsona bihurtu zen.[4]

Mantovanik Decca zigiluarentzat grabatu zuen 1950eko hamarkadaren erdialdera arte, eta, ondoren, London Recordsera pasatu zen, Deccaren dibisiora. 50 disko grabatu zituen enpresa diskografiko horretan, eta horietako asko Top 40ra iritsi ziren. Estatu Batuetan, 1955 eta 1972 bitartean, 40 album baino gehiago egin zituen, 27rekin Top 40ra iritsiz, eta 11 Top 10era iritsiz. Bere arrakastarik handiena Film Encores albumarekin etorri zen, 1957an, lortu baitzuen lehen postua.[5]

Mantovani bere telesail propioaren protagonista izan zen, Mantovani, 39 atal izan zituena eta Ingalaterran ekoiztua eta 1959an Estatu Batuetan emititua izan zena. Mantovanik 1970eko hamarkadaren erdialdean egin zituen azken grabazioak.

1980ko martxoaren 29an hil zen, Kent konterriko geriatriko batean.

Diskografia aldatu

Musika arina aldatu

  • A Mantovani Program, London ffrr LPB-127, 1949
  • Musical Moments, London ffrr LPB-218, 1950
  • Waltzing with Mantovani, London ffrr LPB-381, 1951
  • Plays The Music of Romberg, London ffrr LL 1031, 1954
  • Song Hits from Theatreland, London 125, 1955
  • Plays The Immortal Classics, London LL 877, 1956
  • Music from the Films, London 112
  • Waltz Encores, London 119
  • Film Encores, London 124, 1957
  • Gems Forever, London 106, 1958
  • Continental Encores, London 147, 1959.
  • Film Encores, Vol. 2, London 164, 1959
  • The Music of Victor Herbert and Sigmund Romberg, London 165, 1960
  • The Music of Irving Berlin and Rudolf Friml, London 166, 1956
  • The Breeze, London, Abbey road, 1961
  • The American Scene, London 182
  • Songs to Remember, London 193, 1960
  • Great Theme Music (Music from "Exodus"), London 224, 1961
  • Theme from "Carnival", London 3250, 1961
  • Themes from Broadway, London 242
  • American Waltzes, London 248
  • Moon River, London 249, 1962
  • Selections from "Stop the World – I Want to Get Off" and "Oliver", London 270
  • Latin Rendezvous, London 295
  • Manhattan, London 328, 1963
  • Folk Songs Around the World, London 360
  • The Incomparable Mantovani, London 392
  • The Mantovani Sound, London 419, 1965
  • Mantovani Olé, London 422
  • Mantovani Magic, London 448, 1966
  • Mantovani's golden hits, Decca 1967 SKL 4818
  • Mr. Music, London 474, 1966
  • Mantovani/Hollywood, London 516
  • The Mantovani Touch, London 526, 1968
  • Mantovani/Tango, London 532
  • Mantovani ... Memories, London 542
  • The Mantovani Scene, London 548, 1969
  • The World of Mantovani, London 565, 1969
  • Mantovani Today, London 572, 1970
  • From Monty with Love, London 585–586, 1971
  • Annunzio Paolo Mantovani, London XPS 610, 1972
  • An Evening with Mantovani, London 902, 1973
  • The Greatest Gift Is Love, London 913, 1975
  • Mantovani's Hit Parade , London 1966

Musika klasiko arina aldatu

  • Strauss Waltzes, London LL 685, 1953
  • Strauss Waltzes, London 118 1958
  • Concert Encores, London 133
  • Operetta Memories, London 202
  • Italia Mia, London 232, 1961
  • Classical Encores, London 269
  • The World's Great Love Songs, London 280
  • Mantovani in Concert, London 578

Gabonetako eta erlijio musika aldatu

  • Christmas Carols, London LL913, 1954
  • Songs of Praise, London 245
  • Christmas Greetings, London 338
  • Christmas Carols, London PS142
  • Merry Christmas to All of You, Decca 66445009 (1963)

Filmografia aukeratua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://elpais.com/diario/1980/04/01/cultura/323391606_850215.html
  2. "Conductor Mantovani Dies after Long Illness", Pacific Stars and Stripes, Tokio, Japonia
  3. https://delphipages.live/entretenimiento-y-cultura-pop/musica-generos-contemporaneos/musica-pop/mantovani[Betiko hautsitako esteka]
  4. "Mantovani, Whose String Orchestras Sold Millions of Record Albums Dead at 74" (1980/03/31) The Boston Globe.
  5. Baker's Biographical Dictionary of Musicians (2001) Schirmer, New York

Kanpo estekak aldatu