Anna Txitxerova
Anna Vladimirovna Txitxerova (errusieraz: Анна Владимировна Чичерова; 1982ko uztailaren 22a) errusiar altuera jauzilaria da. Urrezko domina lortu zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan eta 2011ko Atletismo Munduko Txapelketan eta jatorriz brontzezko domina eman zioten 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan. 2007an eta 2009an Munduko Txapelketan txapeldunordea izan zen, eta brontzezko domina 2013an eta 2015ean.
Anna Txitxerova | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Belaya Kalitva (en) , 1982ko uztailaren 22a (42 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Errusia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Gennadiy Chernovol (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | gorako jauzilaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Yevgeniy Zagorulko (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 57 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 180 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gradua | kapitain | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2016ko maiatzean, jakinarazi zen 2008ko Jokoetako laginak berriz ikuskatzean errendimendua hobetzeko botiketarako 31 aurkikuntza positibo aurkitu zituztela. Froga positibo horietako bat Txitxerovarena zela onartu zuten. 2016ko urriaren 6an, COIk baieztatu zuen Txitxerovak dopin proba batean huts egin zuela, turinabola 2008ko laginean zegoela eta brontzezko domina kendu ziola. Domina, azkenean, Chaunte Lowe jatorrizko 6. sailkatuari esleitu zitzaion, 4. eta 5. postuetako altuerako jauzilariak positibo eman zutelako beraien probetan.
2018ko uztailaren 23an, lehiaketa nazionalera itzuli zen 1,90 m-ko jauzia egin zuen eta biharamunean, deskalifikatu egin zuten, atletak IAAFi 2018ko Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ahal izateko eskatu zion.
2019an, 2,01 saltatu zuen Pista Estalian bi aldiz, hiru eguneko aldearekin. 36 urterekin, jauzi hoti berdindu zuen Masters W35 Munduko Errekorra berdinduz, nahiz eta Pista Estalian egin zuenez, ez dituzte errekor gisa aitortu.
2019ko irailean, Chicherovari, Elena Lashmanovari batera eta IAAFeko Atletismo Munduko Txapelketarako baimena ukatu zitzaion.
Lorpenak
aldatu- Bydgoszcz 1999 Munduko Jubenil Txapelketa - 1. (1'89)
- Santiago de Chile 2000 Munduko Junior Txapelketa - 4. (1'85)
- Beijing 2001 Joku Unibertsitarioak - 8. (1'85)
- Birmingham 2003 Munduko Pista Estaliko Txapelelketa - 3. (1'99)
- París 2003 Munduko Txapelketa - 6ª (1'95)
- Budapest 2004 Munduko Pista Estaliko Txapelelketa - 2ª (2'00)
- Atenas 2004 Joku Olinpikoak - 6ª (1'96)
- Madrid 2005 Europako Pista Estaliko Txapelketa - 1ª (2'01)
- Helsinki 2005 Munduko Txapelketa - 4ª (1'96)
- Gotemburgo 2006 Europako Txapelketa - 7ª (1'95)
- Londres 2012 Joku Olinpikoak - 1ª (2'05)
Marka Pertsonalak
aldatuMota | Proba | Marka | Lekua | Data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Aire Libre | Altuera jauzia | 2,07 m | Txeboksary, Errusia | 2011ko uztailaren 22a | Denbora guztietako 3.a |
Pista Estalia | Altuera jauzia | 2,06 m | Arnstadt, Alemania | 2012ko otsailaren 4a | Denbora guztietako 3.a |
- Sei aldiz Errusiako altuera jauziko txapelduna: 2004, 2007-2009, 2011-2012