Anjel Aldaz

Nafar bertsolaria

Anjel Aldaz (Ihaben, 1914Berriozar, 1993ko urtarrila)[1] nafar bertsolaria izan zen.

Anjel Aldaz
Bizitza
JaiotzaIhaben1914
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBerriozar1993ko urtarrila (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta postaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Bizitza aldatu

Anjel Aldaz Basaburuko Ihaben herrian jaio zen, 1914an. 12 urte zituelarik, artzain koxkor joan zen Itsasoko Zurginenera. Ihaben aski erdaldundua zegoen orduko, baina Itsaso arras euskalduna zen.[2] Artzain zebilelarik kantatzea maite zuen eta, era horretan, bertsoetarako zaletasuna sartu zitzaion. Espainiako Gerra Zibilean Guadarraman aritu zen, Tercio de Santiago errekete konpainian. Gerratik bueltan, Basaburuko postari postua eman zioten, eta horretan jardun zuen erretiroa hartu arte.[3]

Askotan aritzen zen bertsotan ostatuetan; jendaurrean, berriz, Gartzarungo plazan kantatu zuen aurrenekoz. Harrezkero, maiz deitzen zioten Basaburua, Imotz eta inguruko herrietatik bertso bazkari eta afarietan kantatzeko.[3] 1960, 1961, 1962, 1963, 1964 eta 1966ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen. 1963an erdietsi zuen posturik hoberena: hirugarrena.[4] 1960koan, Lesakako kanporaketan, honela kantatu zuen agurra:[2]

San Permin txiki zu izanikan

herri hontako zaindari

zure laguntza nik behar nuke

hemen hasteko kantari

Nola urrutitik etorri danai

hala bertakoaei

bihotz bihotzez esate’izutet

arratsaldeon denai

1991ko apirilaren 21ean, Nafarroako Bertsolarien Lagunak elkarteak omenaldi egin zion Etxalekun, Agustin Beloki eta Luzia Goñirekin batera.[3][2]

Erreferentziak aldatu

  1. Anjel Aldaz bertsolaria. Nafarkaria, 63. zenbakia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).
  2. a b c Diez de Ultzurrun, Enrike. Hiru bertsolari omenduko dituzte gaur Etxalekun. Euskaldunon Egunkaria, 1991ko apirilak 21, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-8).
  3. a b c Maia, Jon. Angel Aldaz, Basaburuko karteroa. Bertsolari aldizkaria, 1. zenbakia , issuu.com (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).
  4. Nafarroako Bertsolari Txapelketa (5. 1963). bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2017-2-18).

Kanpo estekak aldatu