Anglachel Tolkienen legendarium ospetsuaren zati diren Silmarillion eta Hurinen semeak eleberrietan, ustez, meteorito baten burdinarekin egindako ezpata bat da, Eölek egina, Doriatheko errege zen Thingoli eman ziona, honek trukean Nan Elmothen lasai bizitzen utz zezan. Anglachel hitzak "izar gartsuaren burdina" esan nahi du sindarinez.

Istorioa aldatu

Thingolek Anglachel Beleg Cuthalioni eman zion Turin Turanbarren bila bidalia denean. Belegek ezpata bat eskatzen du, arkuarekin oso trebea izan arren Melianen Gerritik kanpora bideko arriskuei aurre egiteko hori baino gehiago beharko duela esanez. Anglachelekin, Turinek, erotuta, Beleg hil zuen eta ezpata beltza eta ahorik gabe geratu zen.

Anglachel Nargothrondeko errementari trebeek berriz landu zuten eta, beltza izaten jarraitu zuen arren, orain horriaren ahoan su zurbil batek dizdiratzen zuen. Turinek Gurthang deitu zuen, "heriotzaren burdina" bezala itzul daitekeen sindarinezko hitza, eta berarekin balentria handiak bete ahal izan zituen, hauekin bere etsaiek Nargothrondeko ezpata beltza" bezala beldur izan ziotelarik.

Anglachel ospetsua da, baita ere, Turinek Glaurung herensugea hiltzeko erabili zuen ezpata izateagatik. Baina, herensugea hiltzean, Turinen oroimena blokeatzen zuen aztikeria desegina geratu zen, eta honek, bere arrebarekin ezkondu zela gogoratzean, Gurthang erabiliz bere buruaz beste egiten du. Ezpatak, Turin bere odola ematera prestatzera zihoala ikustean, ahots hotz batekin hitz egin zion eta horrekin bere nagusia zen Belegen hilketa konponduko duela esan zion, traizioz hil zuena, baita Brandir ere Brethileko gizakiena ere, Turinek berak botatako ustezko irainen ondorioz hil zena.

Legendariumeko beste istorio batzuk diotenez, Dagor Dagorath izeneko azken guduan ezpata hau izango da, Turin Turanbarrek berak erabilia, Melkorren bihotz beltza zeharkatuko duena, hau bere akabura iritsiz, eta honela ezpatak Hurinen semeak eta gizakien arraza mendekatuko zituen.