Angela Arregi
Angela Arregi Moral (Gasteiz, Araba, 1939 - Barakaldo, Bizkaia, 2006ko uztailaren 20a) bizkaitar moda-diseinatzailea zen.
Angela Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1939, 1939 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Barakaldo, 2006ko uztailaren 20a (66/67 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-jostuna |
BiografiaAldatu
Espainian ez ezik, Europako beste hainbat herrialdetan ere salgai jarri zituen bere diseinuak. Formaren, materialaren eta koloreen inguruan etengabe ikertu zuen. Beste hainbat diseinatzailek bezala, arropaz gainera, hark sortutako bestelako produktuak ere salgai jarri zituen (emakumeentzako osagarriak eta perfumeak). Bere lanari esker hainbat sari lortu zituen. 1997an, aurrerapauso handia egin zuen modaren munduan, frankiziak ireki baitzituen bere izen-markarekin.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.