Angel Sagaseta de Ilurdotz

Angel Sagaseta de Ilurdotz Garratza (Iruñea, Nafarroa, 17841843ko maiatzaren 22a) legelaria izan zen. Zaragozan egin zituen humanitateetako ikasketak, eta Valentziako Unibertsitatean zuzenbidekoak. Iruñeko sindiko izendatu zuten lehenbizi, eta Nafarroako Erresumakoa ondoren. Foruen aldekoa izan zen, eta harreman estuak izan zituen bere senidea zen Tomas Zumalakarregirekin.

Angel Sagaseta de Ilurdotz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1784
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1843ko maiatzaren 22a (58/59 urte)
Hezkuntza
HeziketaSertorian University of Huesca (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta politikaria

Horregatik guztiagatik, Quesadak, Nafarroako erregeordeak, Valentziara erbesteratu zuen Sagaseta. 1839. urteko urriaren 25eko foruen aldarrikapenaren berri izan zuenean, Nafarroako foruen aldeko idazki bat eman zuen argitara, Fueros fundamentales del Reino de Navarra, y defensa legal de los mismos (1840).

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.