Angel Landa

Sestaoko euskal mendigoizalea

Angel Landa Bidarte (Sestao, Bizkaia, 1935Erandio, Bizkaia, 2020ko ekainaren 2a[1]) euskal alpinista izan zen.[2] Sasoiko zegoenean igoera asko egin zituen, Pedro Udaondorekin batera, Europako Mendietan, Pirinioetan, Alpeetan, Andeetan, Afrikan eta Himalaian. Tartean, 60 lehenengo igoera baino gehiago egin zituen.

Angel Landa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngel Landa Bidarte
JaiotzaSestao1936ko apirila
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaErandio2020ko ekainaren 2a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Angel Landaren igoera aipagarrienetariko batzuk:

Askotan jarrera kritikoa izan du mendiaren merkantilismoarekin eta egun dagoen espedizioaren ideiarekin.

Hastapenak aldatu

Bere lehendabiziko pausoak mendian Gorbeian eman zituen. 18 urte zituela Atxarteko Eskalada Eskolaren kidea zen eta Pedro Udaondo lagunarekin batera Chimenea Labagorri, La vía de Todos, La Roja eta beste bidaiak ireki zituen. Gainera Burgosko Peña mendiak, Gorobelgo Fraideburu, Mena Haraneko Diente del Ahorcado edo Aguilar Kodesko Bi Haizpeak mendiak ere igo zituen.

Barakaldoko Grupo Alpino Turista taldeko kidea, 1959an Euskal Herriko Goi Mendiko Taldea sortzeko lagundu zuen. 1960an Espainiako Goi Mendiko Taldean sartu eta Escuela Nacional de Alta Montaña eskolako irakasle bihurtu zen.

Europako mendiak aldatu

1956ko martxoaren 8an, Angel Landa eta Pedro Udaondok lehendabizikoz neguan 2.519 metroko Naranjo de Bulnes (Picu Urriellu) igo zuten. 1958an, beste lau lehendabiziko igoera egin zituen Pedro Udaondo eta J.M. Regileki batera: Peña Santa de Castilla Canal del Pájaro bidetik, Peñalbako Dorrea hegoaldeko aldetik, Torre Sin Nombre hegoaldeko aldetik, Torre de los Horcados Rojos hegoaldeko aldetik.

1969an, Patxi Berrio eta Ortiz erreskatatzeko espedizioan parte hartu zuen. Hauek Naranjo de Bulneseko mendebaldeko pareta eskalatzen neguan saiatu eta lortu zuten baina jaistean bizitza galdu zuten. Landak ezin izan zituen gorpuak aurkitu.

1973ko neguan Felipe Uriarterekin batera lehendabizikoz Naranjo de Bulneseko ekialdeko pareta eskalatu zuen.

Alpeak aldatu

Frantziako Alpeetan Landak Walter Bonatti italiar eskalatzaileak egindako bidea jarraitu zuen. Bat egin zuen haren manifestuarekin eta bertan islatutako mendizaletasun eta alpinismoaren balio eta filosofiarekin.[2]

1961ean, Aiguille du Druko Bonatti bidea egin zuen, 1962an Grand Capucineko ekialdeko pareta eta Mont Blanceko Brenva eta Blaitière bideak, 1963an Eigerreko iparraldeko paretan Alberto Rabada eta Ernesto Navarro mendigoizale aragoiarren gorpuak erreskatatu zituen eta 1965ean Mont Blanc igo zuen Major bidetik.

Andeak aldatu

1967an Peruko Cordillera Blancara egindako lehendabiziko euskal espedizioaren zuzendari teknikoa zen. Helburua Atunrraju (5.987 m.) igotzea zen, orduan igo gabe zegoen Andeetako mendirik altuena. Gainera, Ayunkurraju (5.647 m.) eta Uchurraju (5.450 m.) ere igo zituen.

Espedizioaren irudietan ikurrina agertu zenez, Angel Landa Basauriko kartzelan astebete eman zuen. Kartzelatik irten eta gero, Federazioak esan zion 1967ko Bizkaiko kirolari onenaren saria jasoko zuela eta Landak saria gaitzetsi zuen.

Himalaia aldatu

1974an, Tximist enpresak babestuta Everestera egindako lehen euskal espedizioaren kide eta zuzendaria izan zen.[2] Espedizio hartan orduko euskal alpinistarik onenak zeuden: Felipe Uriarte, Juan Ignacio Lorente, Angel Rosen, eta abar. Tamalez, eguraldi txarra eta oxigeno maskarekin izandako arazoek tontorra ailegatzea galarazi zuten, eta 300 metrotara geratu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. Eskela
  2. a b c SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-06-03). «Angel Landa, lehen lerroko euskal alpinista gogoetatsua zendu da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).