Anfora panatenaikoa zeramikazko ontzi handi mota bat da, joko panatenaikoetan sari bezala ematen zen olioa zuena. Bere edukiera, 40 litro ingurukoa zen eta 60 eta 70 zentimetro arteko altuera zuen. Barnean zeraman oliba olioa, Atenasko Akademian zegoen Atenaren olibadi sakratutik lortzen zen. Anfora panatenaikoak forma bereizgarri bat zuen: helduleku finak, lepo eta oinarri estuak, arrautza formako erdialdea, eta, modu estandarrean, irudi beltzen teknikarekin apainduta zeuden. Horrela apaintzen jarraitu zen, teknika hau erabiltzen utzi eta askoz geroago arte. Atena Promakos jainkosa irudikatzen zen (Atena jainkosaren irudikapena gudua gidatzen), zutabeen artean, lantza bat zeramala eta egida eramanez ontziaren alde batean, eta, bestean, saria ematen zen lehiaketaren irudikapena (adibidez, oinezko lasterketa). Atenaren ondoan τον αθενεθεν αθλον "Atenaseko sari"(etako bat) inskripzioa agertzen da. Batzuetan, zutabeen tontorrean pausatuta dauden oilarrak irudikatuta agertzen dira. Honen esangura, oraindik ez da ezagutzen. Anfora berantiarrenetan, urte horretako arkontearen izena idatzia dago, eta, beraz, anfora hauek iturri arkeologiko oso baliotsuak bihurtzen dira.

Atenea jainkosaren irudikapena Italiako Kapua hirian aurkitutako K.a. 332-331ko anfora panatenaiko batean British Museuma.
Burgon Anfora K.a. 565-560koa British Museuma.

Anforak, estatuak enkargatzen zizkien uneko buztingintza lantegi hoberenei kopuru handian. Bere forma estandarra K.a. 530ean ezarri zen. Anfora panatenaikoaren adibiderik goiztiarrena Burgon Anfora da, British Museumean dagoena. Bertan, Atenaren hontza anforaren lepoan uzkurtua irudikatzen da, eta, atzealdean, bi zaldiko gurdia. Hau, K.a. 566an eginiko jokoen berrantolaketaren aurrekoa izateagatik izan daiteke, ez baita ekitaldi atletiko bat.

Zutabeen gainean pausatutako oilarra, lehen aldiz, Exekiasen anfora batean agertzen da (Karlsruhe 65.45). K.a. IV. mendearen hasieran hasten da arkontearen izena jartzen. Ia osorik dagoen mota honetako lehena, Asteios taldeko bat da K.a. 373-K.a. 372koa ([Oxford]] 1911-257). Badago zati bat lehenagokoa dena K.a. 375 edo K.a. 374koa, non, Hippodamas izena irakur daitekeen, anfora panatenaiko batetatik etor daitekeena. Datatutako azkena K.a. 312-311koa da. Ekoizpenak, K.a. III. eta II. mendean jarraitzen duen arren, arkonteen izenak ez dira berriz agertzen. Horien ordez, altxorzain eta jokoen arduradunen izenak agertzen dira. Anfora batzuk, hil apaindura bezala erabiltzen dira, santutegietan eskainiak edo salduak, honegatik, Antzinako Greziako luze-zabal osoan banatuak daude.

Greziar zeramikaren biziraupena balioztatu daiteke; aurkitutako anfora panatenaiko kopuruaren arabera. K.a. 350etik aurrera Panatenastar Handietan, lau urtetik behin, gutxienez 1450 anfora ematen ziren. Jokoen historia osoan zehar ekitaldi atletikoen kopurua berdin mantentzen zela, eta sari guztiak apaindutako anfora bezala ematen zirela suposatuta, ezagutzen diren anfora bakarren kopurua, ekoizpen osoaren artean zatitu daiteke. Honek, %0,25eko portzentajea ematen du, mantendu diren greziar ontzien portzentajea suposatuko lukeena.

Bibliografia aldatu

  • John Boardman: Athenian Black Figure Vases, London 1974.
  • Jenifer Neils:Goddess and Polis: The Panathenaic Festival in Ancient Athens, Hood Museum of Art, 1992.
  • Martin Bentz: Panathenäische Preisamphoren: eine athenische Vasengattung und ihre Funktion vom 6. - 4. Jahrhundert v. Chr. Basel, Vereinigung der Freunde Antiker Kunst 1998. (Antike Kunst: Beihefte; 18) ISBN 3-909064-18-3
  • Martin Bentz; Norbert Eschbach (Hrsg.): Panathenaïka : Symposion zu den Panathenäischen Preisamphoren, Rauischholzhausen 25.11. - 29.11.1998. Mainz, Zabern 2001. ISBN 3-8053-2708-0
  • S. A. Callisen: The Iconography of the Cock on the Column, The Art Bulletin, Vol. 21, No. 2 (Jun., 1939), pp. 160-178

Kanpo estekak aldatu