Andres Urdanetaren estatua
Andres Urdanetaren estatua, herritarrek Frai Andresen estatua deitua, Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen Andres Urdaneta ordiziar esploratzaile, kosmografo, militar eta fraidearen omenezko estatua bat da.
Andres Urdanetaren estatua | |
---|---|
Andres Urdanetaren estatuaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′N 2°11′W / 43.05°N 2.18°W |
Deskribapena
aldatuOrdiziako Alde Zaharraren ekialdeko sarreran dago, Gudarien etorbidean, Barrena jauregia eta Zabala jauregiaren artean dagoeen bidegurutzean. Urdanetaren aurrean, berari begira bi indigena daude, bat belauniko, buruan lumak dituztela.
Egilea
aldatuIsidoro Uribesalgo aretxabaletarrak egin zuen eskultura Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz. 1904an inauguratu zen[1].
Eztabaida
aldatu2017. eta 2020. urteetan, Carlos de Urabá kolonbiar jatorriko idazle eta dokumentalistak kanpaina bat abiarazi zuen, estatua eraisteko, eszena umiliagarria eta lotsagarria delakoan. Izan ere, Urdanetak Espainiako koroaren zerbitzura ziharduen, eta koroa horren helburu nagusia ez zen ebanjelizatzea soilik, baizik eta baita arpilatzea, lapurreta eta esklabotza ere.[2][3] 2020an, AEBetan hasi eta nazioartera zabaldutako konkistatzaile, kolonialista eta esklabo trafikatzaileen omenezko estatuen aurkako ekimenen testuinguruan abiatu zen kanpaina hori.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Andres de Urdaneta (Ordizia)» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) de Urabá, Carlos. «El pueblo de Ordizia merece ser recordado por una figura histórica de mayor envergadura y carisma y no por la de un representante del imperialismo» Rebelion 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) de Urabá, Carlos. (2020-06-18). «Tumbemos la estatua del fraile-conquistador Andrés de Urdaneta en Ordizia, Gipuzkoa (País Vasco)» Indymedia Argentina Centro de Medios Independientes (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
- ↑ Lopez, Axier. «Urdaneta "fraide-konkistatzailearen" omenezko Ordiziako estatua eraisteko kanpaina sarean» Argia 2020-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).