Andrea Barnó
eskubaloi jokalari espainiarra
Andrea Barnó San Martín, (Lizarra, 1980ko urtarrilaren 4a), nafar eskubaloi jokalari ohia da, kirol ibilbide osoan Itxako taldean jokatu zuena. Talde horrekin lau aldiz irabazi zuen Espainiako liga, hiru aldiz Erregina Kopa eta behin EHF Kopa. Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi zituen Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011), eta zilarrezkoa Mazedoniako Europako Txapelketan (2008). 2012an Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen[1].
Andrea Barnó | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||
Izen osoa | Andrea Barnó San Martín | ||||||||||||||||||||
Jaiotza | Lizarra, 1980ko urtarrilaren 4a (41 urte) | ||||||||||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||
Heziketa | UNED | ||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko erasotzailea | ||||||||||||||||||||
Pisua | 64 kilogramo | ||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro |
Lortutako sariakAldatu
KlubekinAldatu
- Espainiako liga 4 aldiz, 2009, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
- Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
- Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
- EHF Kopa behin, 2009an. 2008an txapeldunordea izan zen.
Espainiako talde nazionalarekinAldatu
- Zilarrezko domina Mazedoniako Europako Txapelketan (2008).
- Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).
- Brontzezko domina Londresko Olinpiar Jokoetan (2012).
ErreferentziakAldatu
- ↑ Barcina lehendakariak Nafarroako 2012ko kirolaren goresmen sariak banatu ditu. navarra.es Noiz kontsultatua: 2016-8-6.
Kanpo loturakAldatu
- EHFko fitxa, eurohandball.com