Asunciongo katedral metropolitarra

Paraguaiko Asuncion hiriburuko katedrala

Asunciongo katedral metropolitarra (gaztelaniaz: Catedral metropolitana de Asunción) edo Andre Mariaren Jasokundearen katedral metropolitarra (gaztelaniaz: Catedral Metropolitana de Nuestra Señora de la Asunción) Paraguaiko Asuncion hiriburuko eliza katoliko nagusia da.[1] Asunciongo Catedral auzoan kokatuta dago, hirigune historikoan.

Asunciongo katedral metropolitarra
Kokapena
Estatu burujabe Paraguai
Hiriburu barrutiHiriburu Barrutia
HiriaAsuncion
Koordenatuak25°17′S 57°38′W / 25.28°S 57.63°W / -25.28; -57.63
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1842
ErlijioaEliza latinoa
ElizbarrutiaAsunciongo elizbarrutia
Roman Catholic Diocese of Santísima Asunción (en) Itzuli
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa

Katedralaren gaur egungo modeloa, Carlos Antonio López presidentearen agintaldian eraikia, 1845ean inauguratu zen. Katedrala hiriaren zaindaria den Andre Mariaren Jasokundeari eskainita dago.

Historia aldatu

Hasiera aldatu

Hasieran delako elizari Haragitzea (gaztelaniaz: La Encarnación) zeritzon. 1539an egin zen zura eta buztina erabiliz. Zorigaitzez, 1543ko otsailaren 4an erre zen ia herri osoa suntsitu zuen Asunciongo sutean.

Orduko gobernadoreak, Álvar Núñez Cabeza de Vacak, eliza berreraikitzea agindu zuen, kiskalitakoa baino handiagoa izateko eta sakanatik hurbilago kokatuta egoteko. Asunciongo eliza nagusia Asunciongo lehen katedralaren kokalekua izan zen, 1548ko urtarrilaren 10ean eraikia eta Andre Mariaren Jasokundeari eskainia.

Faustino de Casas gotzainaren nahia betez, katedrala Paraguai ibaitik aldenduago dagoen leku batean berreraiki zuten, gaur egungo katedralaren kokaleku berean. Katedrala leku berrira eramateko lanak 1687ko otsailaren 8an hasi ziren, gotzaina hil eta bost hilabete beranduago. Katedrala 1689ko azaroaren 30ean inauguratu zuten.

Gaur egungo modeloa aldatu

Carlos Antonio López eta Mariano Roque Alonso kontsulak Paraguaiko Gobernura iristearekin batera, katedral zaharkitua eraistea erabaki zen, ez baitzuen kanpandorrerik ere, eta modernoago bat eraikitzea erabaki zen Paraguaiko katedral nagusiaren eginkizuna egiteko.

Tenplua Pascual Urdapilleta bizkaitar militar eta arkitektoak diseinatu zuen. Eraikitze-lanak 1842ko maiatzaren 10ean hasi ziren eta lanetan Carlos Zucchik, Patricio Aquinok eta Tomás Bergesek lagundu zuten. 1845eko urriaren 27an katedral berria bedeinkatu zuen, eraikitze-lanak amaitu gabe zeuden arren. Orduz geroztik, katedralak XIX. mendeko estilo neoklasikoa mantentzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) GCatholic. Metropolitan Cathedral of Our Lady of the Assumption. (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu