Andre Mariaren Erreginaren eliza (Soraluze)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza[1] Soraluzen dagoen eliza nagusia da.
Andre Mariaren Erreginaren eliza (Soraluze) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Soraluze |
Koordenatuak | 43°10′27″N 2°24′45″W / 43.17421°N 2.41243°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005139 |
3 | |
Historia
aldatuElizaren aurreneko aipamena XIII. mendekoa bada ere gaur egungo eraikina XVI. mendearen erdialdekoa da. Oin lauki zuzena duen tenplua da. Jatorriz habearte bakarra zuen, baina gero beste bi erantsi zitzaizkion.[1]
Hainbat harginek hartu zuten parte eraikuntzan, bertakoak ziren Juan eta Andres de Mendiolak beste batzuen artean. 1632an Juan de Ansola Ibaiguren markinarrak kaperak dauden alboko bi habearteak eraiki zituen eta Juan de Aranzeta elgetarrak dorrea 1686an. 1715ean Angiozarko Antoniok koruari eusten dion arkuteria barrokoa eraiki zuen gaur egun duen egitura osatuz[2].
Erretaula neoklasikoa du, Ventura Rodriguezek diseinatua.
Eliz ataria
aldatuElizaren elementu aipagarrienetako bat elizaren ataria da, 1666 urtean eraikia. Debako Antonio de Aziondok diseinatu eta Pedro de Aldazabalek egindakoa. 1980. hamarkadan berriztu zen. Bere egitura euskal arte herrikoiaren zurezko tailuen multzo ederrenetako bat da eta horregatik monumentu historiko-artistikorako kalifikazioa eta proposamena merezi izan du.[3]
Irudi galeria
aldatu-
Kanpoaldea atzean.
-
Aterpea.
-
Habearteko ganga.
-
Korua.
-
Erretaula neoklasikoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Santa Maria La Real Parroki Eliza» Ondarea (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ Monumentuak — Soraluzeko Udala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-07).
- ↑ Larrañaga Fernández de Arenzana, Ramiro. «El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze» Ondare-5, Cuaderno de Artes Plásticas y Monumentales, Eusko Ikaskuntza In: Euskonews & Media 5: 189-223..