Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Itsasondo)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Gipuzkoako Itsasondo udalerrian dagoen eliza bat da.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() Herrigunea eta Andre Mariaren Jasokundearen eliza. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Itsasondo |
Koordenatuak | 43°04′04″N 2°09′59″W / 43.06766°N 2.16648°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 1 |
Kokalekua Aldatu
Herrigunearen gainaldean dago, Goiko kalean, alboan pilotaleku bat du eta atzealdean hilerria.
-
Itsasondo herrigunea eta Andre Mariaren Jasokundearen elizaren ikuspegia N-1 errepideko gasolindegitik ikusita.
Historia Aldatu
Erdi Arokoa da eliza, baina, XVI. mendean egin ziren berrikuntza eta zabaltze lanen ondorio da egun duen itxura.
Eraikina Aldatu
Koru azpian dagoen zatia da elizako zatirik zaharrena. Izan ere, hasiera batean, han zegoen aldare nagusia. Elizako lehen berrikuntzak egin zirenean, baina, egun dagoen lekura mugitu zuten aldarea, eta koru azpiko atzeko ate handia egin zuten. 1600 eta 1750. urte artean egin ziren berritze lan horiek. 1750 eta 1846 urte bitartean, beste hainbat lan egin ziren. Ordukoak dira sakristia eta goiko plazako pilota lekuko aurreko pareta edo frontisa.