Ireki menu nagusia

Andre Maria Erreginaren eliza (Erriberri)

Erriberriko babestutako eraikina

Andre Maria Erreginaren eliza Nafarroako Erriberri udalerrian dagoen eliza bat da. Erriberriko Alde Zaharreko Tibaltarren 1. zenbakian dago, Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregiaren ondoan.

Andre Maria Erreginaren eliza
Kultura ondasuna
WLM14ES - Olite Santa María La Real 00019 - .jpg
Andre Maria Erreginaren elizaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Erriberri
Koordenatuak 42° 28′ 54″ N, 1° 39′ 00″ W / 42.481686111111°N,1.6500111111111°W / 42.481686111111; -1.6500111111111Koordenatuak: 42° 28′ 54″ N, 1° 39′ 00″ W / 42.481686111111°N,1.6500111111111°W / 42.481686111111; -1.6500111111111
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Maria
Elizbarrutia Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
BIC RI-51-0000307

Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.

EraikinaAldatu

Nafarroako eraikuntza gotiko garrantzitsuenetakoa da. Bere artearen edertasuna bere historia bezain interesgarria da. Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregiari atxikia, Nafarroako errege-erreginek ospakizun handi eta hotsandiko ekitaldietarako erabili zuten. Jauregi hori errege Karlos III.a Nafarroakoaren egoitzarik gogokoena izan zen. Elizaren fatxada apainduriaz beteta dago, eta oso nabarmena da Parisko Notre-Dame katedralako tailerren eragina. Tenpluak nabe bakarra dauka, eta, barnean, Ama Birjinaren tailu gotikoa buru duen errenazimenduko erretaula dago, bai eta Heriotza Oneko Kristoren irudi gotikoa ere.

Nafarroan, antzeko eredua Lizarrako Hilobi Santuak eta Artaxoako San Saturninok dute.

Arrosa leiho handiaren azpian, atari handia zortzi arkiboltaz osaturik dago, eta horietako bakoitza oparo eta jori apaindua dago landare motiboekin. Otoitzean ari diren bi irudi ikusiko dituzu orbelean, biak errezel txikien azpian, ziurrenera, Joana I.a Nafarroakoa eta bere senarra dira, Frantziako errege Filipe Ederra, alegia. Nafarroako errege-erreginak ziren ataria eraiki zen garaian.

Tinpanoan Ama Birjina ageri da irribarretsu eta eserita Haurrarekin, eta, halaber, badira Jesusen bizitzako hainbat pasarte: Deikundea, Kristoren jaiotza, Errugabeen lepo moztea, Egiptora egindako ihesa, Aurkezpena tenpluan eta Kristoren bataioa. Errealitatea eta sinbolismoa nahastu egiten dituen irudia gozatuko duzu ateburuan: arte baten gainera igota dagoen gizonarekin batera ageri baita kornamusa jotzen ari den izaki hibridoa, bai eta lauoineko irrigarria ere, beste pertsonaia batzuen artean. Ikonografiaren aberastasunak segida du atearen alde bietan. Zehazki, apostoluen bizitzari buruzko erliebeak ikusiko dituzu arku sailetan kokatuak.

Sar zaitez tenpluaren barrenera. Nabe bakarra dauka, eta han eraikinaren beste altxor baliotsua agertuko zaizu: errenazimenduko estilori jarraiki egindako erretaula nagusi bikaina. Ama Birjina eta Haurra dira erretaula buru, hots, XIV. mendeko tailu gotiko ederra da, Frantziako Erresumako eragina jaso zuen nafar estiloan egina.

Elizan Heriotza Oneko Kristoren irudia gurtzen dute. XIV. mendeko lan gotikoa da hori, irudi duenez desagertutako San Lazaro elizatik datorrena. Gurutziltzatu horren aldeko debozio handia dago herrian, dramatismo handiko irudia da, eta herriko jaiak haren ohoretan ospatzen dira. .

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu