Ireki menu nagusia

Andrés Trapiello (Manzaneda de Torio, Leon, 1953ko ekainaren 10a) espainiar eleberrigile, poeta, saiakera-idazle eta argitaratzailea da.

Andrés Trapiello
Andrés Trapiello by Asís G. Ayerbe.jpg
Bizitza
Izen osoa Andrés García Trapiello
Jaiotza Q16466392 Itzuli1953ko ekainaren 10a (66 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Madril
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea 1975) : humanitateak
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Ramón Gaya
Jarduerak
Jarduerak idazlea, editorea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k) Q50185490 Itzuli  (1982 -  1986)
Lan nabarmenak Q5980612 Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza
eleberria
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Communist Party of Spain (international) Itzuli
andrestrapiello.com

Idazle honen lan nagusietako bat Literaturaren historian zokoratuta gelditu diren idazle handiak edo testu argitaratu gabeak ezagutaraztea izan da, hain zuzen ere. Besteak beste, arrazoi politikoengatik baztertua izan zen Rafael Sánchez Mazas idazlearen poesia guztiak bildu ditu, eta Francis Vighi arrazoigabe ezezagunaren berri azalarazi eta ezagutarazi du.

Berak idatzitako poema-bildumen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Las tradiciones (1982, Tradizioak); La vida fácil (1985, Bizitza erraza); eta Acaso una verdad (1993, Agian egia batek, Kritikaren Saria irabazitakoa). Garrantzi handiagokoak dira, beharbada, haren literatura-saiakerak, idazkera arin sakonaz idatziak, oso pertsonalak eta burutsuak, polemikoak inoiz, gaiaren ezagutza sakonean oinarrituak beti. Aipagarrienak: Sempere (1977); Las vidas de Miguel de Cervantes (1993, Miguel de Cervantesen bizitzak); Las armas y las letras (1994, Armak eta letrak, Espainiako Gerra Zibilaren ondoko letren egoeraren azterketa); Los nietos del Cid (1997, Ciden bilobak, 98ko belaunaldiko idazleen azterketa). Bestalde, bere egunerokoaren lehenengo hamazazpi ale argitaratu ditu, Salón de pasos perdidos (Urrats galduen aretoa) titulupean. Egunerokoa idazteari buruz ere teorizatu du, eta liburu bat du idatzia: El escritor de diarios (1998, Egunerokoen idazlea). Egunkari eta literatura-aldizkari nagusietan artikuluak idazten ditu. Horietako asko, liburuei egindako hitzaurreekin batera, zenbait liburutan bildu dira: Clásicos de traje gris (1990, Jantzi griseko klasikoak); Mil de mil (1995, Milako mila); Todo es menos (1997, Dena da gutxiago); Sólo eran sombras (1997, Ez ziren itzalak besterik).

Haren azken lanetako batzuk: Un sueño en otro (2004) eta El volador de cometas (Antología) (2006) poesia-lanak; nobelen artean, Los amigos del crimen perfecto (Nadal saria, 2003an), Al morir don Quijote (2004), La seda rota (2006) eta Los confines (2009). Egunerokoen artean, aipatzekoak dira ondorengo aleak: La cosa en sí (2006), La manía (2008), Troppo vero (2009), Apenas sensitivo (2011) eta Ayer no más (2012).


ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrés Trapiello