Ireki menu nagusia

Andrés Sorel , jaiotza-izenez Andrés Martínez López (Segovia, Espainia, 1937 - Madril, 2019ko urtarrilaren 7a) espainiar idazle eta kritikaria izan zen.

Andrés Sorel
Bizitza
Izen osoa Andrés Martínez Sánchez
Jaiotza Segovia1937
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2019ko urtarrilaren  7a (81/82 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Enplegatzailea(k) Q2843225 Itzuli
Genero artistikoa eleberria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
www.andressorel.com/index.php

Eduki-taula

LanakAldatu

Politika- eta gizarte-kezka sakonek ezaugarritzen dute bere obra, bai saiakera bai narratiba. Lehenengoen artean, aipagarriak dira, besteak beste: Guía popular de Antonio Machado (1975, "Antonio Machadoren gida herrikoia"); Miguel Hernández, escritor y poeta de la revolución (1976, "Miguel Hernández, iraultzaren idazlea eta poeta"); Yo, García Lorca (1977, "Ni, García Lorca"); Miseria de nuestra cultura (1980, "Gure kulturaren miseriak"); Castilla como agonía, Castilla como esperanza (1985, "Castilla agonia gisa, Castilla itxaropen gisa").

Literatura-lanei dagokienez, berriz, hauek dira lan nagusiak: Narraciones de amor y muerte en diez ciudades del mundo (1973, "Maitasun eta heriotzazko kontakizunak munduko hamar hiritan"); Free on board Carolina (1978); El perro castellano (1979, "Zakur gaztelaua"); Babilonia: La puerta del cielo (1990, "Babilonia: zeruko atea"); El libertador de su agonía (1992, "Bere agoniaren askatzailea").

Espainiako Idazleen Elkartearen idazkari nagusia eta República de las Letras aldizkariaren zuzendaria izan zen.

ObraAldatu

Berrogeita hamar liburu baino gehiago idatzi zuen. Haren lanak herri askotan argitaratu ziren: Estatu Batuak, Kuba, Portugal, Errumania, Ingalaterra eta Eslovakia.

NarratibaAldatu

SaiakeraAldatu

Beste liburuakAldatu

  • Cuba, la revolución crucificada.
  • Castilla como agonía, Castilla como esperanza.
  • Miseria de nuestra cultura.
  • Vida y Obra de Ernesto Che Guevara.
  • Guía popular de Antonio Machado.
  • 4º Mundo, emigración española en Europa.
  • Búsqueda, reconstrucción e historia de la guerrilla española del siglo a través de sus historias, relatos y protagonistas .
  • La caverna del comunismo. 2007. RD Editores.
  • Iluminaciones. Antonio Gamoneda. 2009. RD Editores.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu