Andrés Jaso

futbolari espainiarra

Andrés Jaso Garde (Melida, 1912Cangues d'Onís, Asturias, 1937) nafar futbolaria izan zen, Osasunan, Valencian eta Sporting de Gijónen jokatu zuena.[1]

Andrés Jaso
Bizitza
JaiotzaMelida, 1912
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaCangues d'Onís, 1937 (24/25 urte)
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Osasuna1930 / 1931
Levante FC1932 / 1934
Valencia Club de Fútbol1934 / 1935
Real Sporting de Gijón1935 /
 

Bizitza aldatu

Andrés Jaso Melidan jaio zen 1912an. Sporting Melidésen hasi zuen bere kirolari ibilbidea. 1930ean, 18 urte zituelarik, Osasunak kontratatu zuen. Ondoren, Zaragozan, Levanten, Valencian eta Sporting de Gijónen aritu zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Asturiasen zegoen. Cangues d'Onísen hil zen 1937an, hegazkin-bonbardaketa batean.[2]

2020ko abuztuan, haren gorpua aurkitzea helburu zuen kanpaina abiarazi zuten futbolariaren senide eta lagunek. Adierazi zutenez, Asturiasko Cangues d'Onísko hobi komun batean lurperaturik egon zitekeen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Andrés Jaso. ciberche.net (Noiz kontsultatua: 2020-8-9).
  2. a b Eizagirre, Mikel. 1937an desagertu zen Andrés Jaso Osasunako futbolaria topatzeko kanpaina jarri dute abian. Argia astekaria, 2020ko abuztuak 7, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-9).

Kanpo estekak aldatu