Ireki menu nagusia

Andrés Gimeno (Bartzelona, 1937ko abuztuaren 3a) Kataluniako tenis-jokalaria da.

Andrés Gimeno
Internationale Tenniskampioenschappen Melkhuisje, Andres Gimeno in aktie, Bestanddeelnr 926-5506.jpg
Bizitza
Izen osoa Andrés Gimeno Tolaguera
Jaiotza Bartzelona1937ko abuztuaren  3a (81 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Bartzelona
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak tenislaria
Tenis
Jokaera eskuina
Bakarka i/g 216–108
Binaka i/g 95–61
 
Altuera 185 zentimetro
Jasotako sariak

BiografiaAldatu

Esteban Gimeno Espainiako txapeldunaren semea da, eta aitaren eskutik hasi zen tenisean jokatzen. Oso gaztetatik erakutsi zuen teniserako dohain apartak zituela, eta hamabi urte zituenerako Kataluniako txapelduna zen bere kategorian. 1955ean, Roland Garros lehiaketako junior-mailako txapela eskuratu zuen, eta, handik bi urtera, Madrilgo Irekia eta Espainiako Txapelketa irabazi zituen. 1959an, Davis Kopa jokatu zuen, eta hurrengo urtean hasi zen profesional-mailan jokatzen. Handik zazpi urtera, profesionalen Munduko Txapelketa irabazi zuen Bartzelonan; 1969an, Australiako Openean finala jokatu zuen, eta, 1970ean, finalerdia, Wimbledongo Txapelketan. 1972an lortu zuen, dena den, garaipenik sonatuena: Roland Garros irabazi zuen. 1973an utzi zuen tenis profesionala, hainbat zauri izan ondoren oso ahulduta baitzegoen. Harrezkero, teniseko entrenatzaile gisa jardun du.

ErreferentziakAldatu