Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia
Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia Donostian 1964 eta 1973 urteen artean egon zen irakasle eskola bat izan zen, erresidentzia gisa funtzionatu zuena, lehen ikastoletarako andereñoak prestatzen. Elbira Zipitria ikastolen mugimenduko aitzindariak sortu zuen, eta Pakita Arregi izan zuen zuzendari.[1]
Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irakasle eskola |
Desagerpena | 1973 |
Historia
aldatu1964-1965 ikasturtean hasi zen erresidentzia martxan. Lehen urtean zortzi ikasle izan ziren; haietatik hiruk magisteritza eta ondorengo oposaketak irabazita izan arren, ikastolarako bidea hartzea erabaki zuten eta praktikak eginez ikastolarako prestatzea. [2]
235 andereñok jaso zuten bertan formakuntza, frankismoaren garaiko magisteritza eskoletan maisu-maistrek nekez aurkitu zuten berariazko prestakuntza, euskararik ere ez baitzegoen irakaslegorako hezkuntza formalean. Andereñoak elkarrekin bizi ziren erresidentzian, baina ez zen inoiz egoitza finkorik egon, Donostiako hainbat etxe partikular erabili baitziren.[3] Andereño batzuek beren artean gaztelaniaz egiteko ohitura zutenez, arau hau ezarri zen: pezeta bat ordainduko zuela hala ziharduen ikasleak.[4]
Bultzatzaile pertsonalak izan zituen ekimenak, horien artean Joxe Migel Zumalabe, Eujenio Agirretxe, Karlos Santamaria eta Joxe Murua. Hezitzaileen artean, berriz, Karlos Santamaria bera, Karmele Esnal, Federiko Zabala, Pako Garmendia eta Feli Etxeberria; Euskaltzaindiaren enkarguz, Patxi Altunak eta Joan Mari Lekuonak euskara eta euskal literaturako lanak aztertzen zituzten.[5]
1973. urtean, krisia izan zen ikastolen mugimenduan, eta erresidentzia itxi egin zen. Ikastolen baitako arrakala sortu zuten bi gai nagusiak euskara batua eta laikotasuna izan ziren, eta andereñoen prestaketaren zentro horren “akaberaren arrazoia”, Pakita Arregi zuzendari izandakoaren iritziz.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Eusko Ikaskuntza, Euskonews. (2018). «Klandestinitate garaiko andereñoen lorpena» Euskonews 465 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ Sagastume, Feli Etxeberria; Goenaga, Frantziska Arregi; Aldasoro, Nekane Auzmendi. (2012). «Ikastola, lan kolektiboa, andereñoen memorian» EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK (17) (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Azurmendi, Nerea. (2022-10-28). «Andereñoen Erresidentzia, ikastolen historia osatzeko falta zen katebegia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ «Maria Pilar Lasarte: 'Tartean euskara bazen, bost axola zitzaizun gainerakoa'» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Muro, Arkaitz. (2010-02-26). «"Nire bizitzan Akademiak eskatu dizkidan zereginei erantzuten saiatu naiz"» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Garro Irastorza, Uxue. (2022-10-28). «'Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia' liburua plazaratu du Pakita Arregik» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
Bibliografia
aldatu- Arregi Goenaga, Pakita (2022). Joanes Etxeberri andereñoaren erresidentzia. Txertoa. ISBN 978-84-71486-82-0.