Ander Mirambell Viñas (Bartzelona, 1983ko otsailaren 17a) skeleton lasterkari kataluniarra da.

Ander Mirambell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnder Mirambell i Viñas
JaiotzaBartzelona1983ko otsailaren 17a (41 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakskeleton lasterketaria, skeleton trainer (en) Itzuli, sports scientist (en) Itzuli eta sports official (en) Itzuli
Pisua81 kilogramo, 82 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

andermirambell.com
Twitter: AnderSkeleton Instagram: anderskeleton Olympic.org: ander-mirambell Edit the value on Wikidata

Mirambellek hainbat alditan hartu du parte FIBT Munduko Txapelketan eta bere markarik onena gizonezkoen kategorian 27. postuan amaitzea izan da, 2008an eta 2009an lortu zuela.

Vancouverren ospatuko den 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte sailkatu ondoren.

Bizitza aldatu


Ander Mirambell Viñas skeleton izeneko kirolean aritzen den profesionala da. Espainiar gazteak 37 urte ditu orain, 1983ko otsailaren 17an jaio zen Bartzelonan eta 2005etik aritu da lehian skeletonean. [1]Bere debuta neguko Olinpiar Jokoetan egin zuen 27 urte bete berri zituela eta skeleton modalitatean Espainia ordezkatu zuen lehen kirolaria izan zen.

Ander kirolaria izateko jaio dela argi dago. Futbolari gisa hasi zen txikitatik eta RCD Espanyoleko jubenilen B taldera iritsi zen. Futbola alde batera utzi ondoren, atletismoan hasi zen. Atletismoan hainbat sari iribazi zituen, esate baterako, 2005eko Kataluniako txapelketako Heptatloi proban lehen eta bigarren postuak, eta 2001 eta 2002ko Europako klub juniorren txapelketetan 2. postuak. Rennes eta Moskuko kluben Europako bi kopatan ere parte hartu zuen. Horretaz gain, gaur egun, bere aisialdiaren zati handi bat ere kirolak hartzen du. Haren hobby nagusia kirol-ekitaldietara joatea da, batez ere, RCD Espanyol taldearen partidetara. Jokatzen duten lekuan jokatzen dutela Anderrek beti aurkituko du tarte libre bat haientzat.

Bartzelonarrak historia egin du kirol olinpiko hori gure herrialdera inportatzean, zeren, lehenago aipatu bezala, modalitate horretan aritzen den lehen espainiarra da. Mirambell zirkuituko gazteenen artean dago, baina oraindik kilometro asko ditu leraren gainean hobetzeko, kirolean heldutasuna ez baita 34 urte arte lortzen. Anderrek 2010, 2014 eta 2018ko neguko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, ezinezkoa posible dela erakutsiz. Horretaz gain, haren garaipenik handiena Amerikako kopa izan zen (2016an) eta aurten, 2020an, berriz ere lehenengo postuan geratzea lortu du. Garaipen harekin batera, Europan garaipen hura bi aldiz irabazi duen bakarra da.

Oraindik hainbat kirol-amets lortzeko dituela aitortu du Anderrek, baina bidaia honen hasieratik argi izan du bere leloa: “Erortzeko baimena badago, NAHITAEZ altxatu behar da”.

Erreferentziak aldatu

  1. «Skeleton - kirola. Skeleton - kirol olinpiko» eu.unansea.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).

Kanpo estekak aldatu