Ander Elosegi

Irundar ospetsua

Ander Elosegi Alkain (Irun, 1987ko azaroaren 14a -) euskal kirolaria da, ur bizietako kanoa jarleku bakarreko (C1) modalitatean aritzen dena. Santiagotarrak Kirol Elkartean aritzen da.

Ander Elosegi

Bizitza
JaiotzaIrun1987ko azaroaren 14a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJoxan Elosegi
AmaJuanita Alkain
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpiraguista
Pisua80 kilogramo
Altuera186 zentimetro

Twitter: anderelosegi Olympic.org: ander-elosegui Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz. Abuztuaren 12an, C-1eko finalean, laugarren postuan geratu zen. Azken aurreko atean egindako huts batek podiumera igotzeko aukerarik gabe utzi zuen. Bi segundoko zigorra jaso zuen ate hori ukitzeagatik. Segundo eta erdiengatik hartu zion aurre hirugarren sailkatuak, Robin Bell australiarrak. Urrunago geratu ziren Michal Martikan eslovakiarra (urrezko domina) eta David Florence britainiarra (zilarrezko domina). 2012ko Olinpiar Jokoetan ere, 4. postua erdietsi zuen.[1] Liptovský Mikuláš-en (Eslovakia) jokatu zen 2016ko Europako Txapelketan, brontzezko domina lortu zuen taldekako C-1 Slalomean.[2]

Emaitzak aldatu

Urtea Txapelketa Lekua Postua Proba
2007 Munduko Txapelketa[2]   Foz do Iguaçu (Brasil) 11.a C-1 Slaloma
2007 Munduko Txapelketa[2]   Foz do Iguaçu (Brasil) 8.a C-1 Slaloma taldeka
2008 Olinpiar Jokoak[3]   Beijing (Txina) 4.a C-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[2]   La Seu d'Urgell (Katalunia) 9.a C-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[2]   La Seu d'Urgell (Katalunia)   C-1 Slaloma taldeka
2011 Munduko Txapelketa[2]   Bratislava (Eslovakia) 5.a C-1 Slaloma
2012 Olinpiar Jokoak[3]   Londres (Erresuma Batua) 4.a C-1 Slaloma
2013 Munduko Txapelketa[2]   Praga (Txekia) 10.a C-1 Slaloma
2015 Munduko Txapelketa[2]   Londres (Erresuma Batua) 25.a C-1 Slaloma
2015 Munduko Txapelketa[2]   Londres (Erresuma Batua) 5.a C-1 Slaloma taldeka
2016 Europako Txapelketa   Liptovský Mikuláš (Eslovakia)   C-1 Slaloma
2019 Munduko Txapelketa   La Seu d'Urgell (Katalunia)   C-1 Slaloma
2019 Munduko Txapelketa   La Seu d'Urgell (Katalunia)   C-1 Slaloma taldeka
2022 Europako Txapelketa   Liptovský Mikuláš (Eslovakia)   C-1 Slaloma taldeka

Erreferentziak aldatu

  1. Ander Elosegi, laugarren C1-eko finalean Eitb.com
  2. a b c d e f g h i Ander Elosegi Alkain Ado.es
  3. a b Ander Elosegui Sports-reference.com

Kanpo estekak aldatu