Andeetako Koroa
Andeetako Koroa edo Popayango Jasokundeko Andre Mariaren Koroa eskaintza-objektu bat da, jatorriz Kolonbiako Popayángo Jasokundeko Andre Mariaren irudi baterako egina.
Andeetako Koroa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | XVIII. mendea |
Jatorrizko herrialdea | Kolonbia |
Ekoizpen lekua | Popayán |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea eta Colombian emeralds (en) |
Dimentsioak | 33,7 () × 34,3 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 2015.437 |
Historia | |
Erakusketak | Golden Kingdoms (en) |
Ezaugarriak
aldatuKoroak 34,5 zentimetroko garaiera du, 52 zentimetroko zirkunferentzia, 2,18 kilo pisatzen ditu guztira, eta 18 eta 24 kilate arteko urrearekin egin zen. Guztira 443 esmeralda ditu, bandaren eta diademaren artean banatzen direnak. Koroan dago munduko esmeraldarik handiena, Atahualpako esmeralda; 15,80 x 16,15 milimetroko tailu angeluzuzeneko harribitxia da, ustez Atahualpa enperadorea harrapatzean hari kendua.[1]
Historia
aldatuBere jatorriari buruzko hainbat istorio zein kondaira daude. Dokumentu zaharrenek adierazten dutenez, 1590eko hamarkadan egin zen Granadako Erresuma Berrian (Espainiar Inperioa), Andre Mariari eskainia, Popayan eskualdea suntsituko zukeen baztanga izurritea saihesteagatik. Christopher Hartop, ordea, 1995ean New Yorkeko Christie's enkante-etxeari egindako salmenta-proposamen batean aztertu zuen koroaren bitxietan aditua zenak, material konposatuzko pieza bat zela iradoki zuen, eta ziur asko XVI. eta XVIII. mendeen artean egin ziren zati batzuk.[2]
Koroak historia luzea zuen Sortzez Garbiaren jaiaren ospakizunean, harik eta XX. mendeko lehen hamarkadetan koroa zaintzen zuen kofradiak Aita Santuaren baimena eskatu zuen arte-lan hura saltzeko eta bildutako dirua ongintzarako erabiltzeko. Baimena 1914an eman zen, baina saltzaileek (Sortzez Garbiaren Kofradia) ez zuten eroslerik aurkitu 1936ra arte, Warren J. Piper Chicagoko enpresaria buru zuen estatubatuar talde batek erosi zuen arte. Orduan, Piperrek esan zuen koroa desmuntatu egingo zutela eta harribitxiak bereizita salduko zituztela, baina ez zen halakorik gertatu. Koroa, aldiz, hurrengo hamarkadetan erakutsi zen publikoki noizean behin, bereziki Detroiten 1937an, General Motorsek Chevroleteko gama berriaren aurkezpenean erabili zuenean: 225.000 lagunek ikusi zuten orduan, hiriko biztanle guztien % 15ek. Koroa New Yorkeko 1964ko Munduko Azokan eta 1959an Ontarioko Errege Museoan ere erakutsi zen.
Koroa Kolonbiatik ateratzeko modua eztabaidagarria izan ze, eta Kolonbiako gobernuak ahaleginak egin zituen hura herrialdera itzultzeko, baina azkenean ez zen lortu. Koroa 2015ean erosi zuen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art erakundeak.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «La Corona de los Andes sale a subasta en 500 millones de pesetas» El País 1995-09-18 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ https://internetstones.com/crown-of-the-andes-emerald-studded-crown/
- ↑ https://www.metmuseum.org/art/collection/search/21698
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Koroaren bideoa Youtuben.