Anbrosio Zatarain Etxebeste
- Artikulu hau semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anbrosio Zatarain».
Anbrosio Zatarain Etxebeste (Donostia, 1912ko irailaren 27a - ibidem 1999ko maiatzaren 3a) gipuzkoar idazlea izan zen.[1]
Anbrosio Zatarain Etxebeste | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1912ko irailaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1999ko maiatzaren 3a (86 urte) |
Familia | |
Aita | Anbrosio Zatarain Goia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta ingeniaria |
Kidetza | Euskaltzaindia Euskerazaintza |
![]() |
Biografia
aldatuAita Anbrosio Zatarain Goia lurjabea izan zuen. Industria ingeniari izateko ikasketak egin zituen Bilbon, eta zientziakoak Bordelen. Musika-gaiak erabili zituen, besteak beste, bere idazlanetan. Esaterako, Zatarainena da Gure kantadoiñuben tunttunak (1948) eta Azkueren kantutegiari erantsitako Notas al Cancionero gehigarria. Euzkadi, Argia, Euzko Deya, Zeruko Argia, Euzko Gogoa, Olerti, Deia eta Euskera agerkarietan argitaratu zituen lanik aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea eta Euskerazaintzako kide izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Atxaga, Mikel. (1999-XI-26). Anbrosio Zatarain Etxebeste (1912-1999). Euskaltzaindia.