Anarkisten matxinada Beran (1924)
Anarkisten erasoa Beran 1924ko azaroaren 7an gertatu zen. Anarkista talde Miguel Primo de Riveraren aurka altxamendua eragin nahihik Beran, Nafarroa Garaian, sartu zen goizaldean, Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz. Antza denez guztia iraultzaileen aurka antolatutako tranpa bat izan zen.[1]
Anarkisten matxinada Beran | |
---|---|
Mota | matxinada |
Honen parte da | Primo de Riveraren diktadura |
Denbora-tarte | 1924ko azaroaren 7a - 1924ko abenduaren 6a |
Data | 1924ko azaroaren 7a |
Kokaleku | Bera |
Herrialdea | Euskal Herria |
Gertakizunak
aldatuTaldea anarkistez osatua gehien batean, Donibane Lohizunetik abiatu ziren gauez, Primo de Riveraren diktaduraren aurka matxinatzeko. Guardia Zibilarekin topo egin, eta tiroketa izan zuten, bi guardia hil zituzten, eta taldea sakabanatu egin zen ondoren. Azaroaren 7ko guardia zibilek benetako giza-ehizaldia burutu zuten. Ondorioz, bi matxiko hil zituzten, 4 zauritu eta 19 atxilotuak.[2]
Atxilo hartutakoak hasiera batean froga faltagatik absolbitu zituzten arren, haietako hiru heriotzara zigortu zituzten. Kasuak astindua eragin zuen, herritarren artean eta zigortuekiko elkartasun giro nabarmena zabaldu zen.[3]
Exekuzioak
aldatuIruñean urkatu zituzten 1924ko abenduaren 6an. Gotzainak erregeari indultua eskatu zion, herritarren artean kasuak eragindako hunkiduraren adierazle. Enrique Gil Galar eta Julián Santillán zuten izena. Pablo Martín zen hirugarren zigortua, baina exekuziora bidean bere buruaz beste egin zuen.[4]
Erasoa literaturan
aldatuPio Baroja idazleak La familia de Errotacho eleberrian, 1932an plazaratuta, gertakizunak azaldu zituen.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/beravera-de-bidasoa/ar-19987-121038/
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/beravera-de-bidasoa/ar-19987-121038/
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/anarkista-talde-bat-beran-sartu-zen-goizaldean-espainiako-estatuan-iraultza-abiatu-asmoz
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/beran-barrena-sartuta-primo-de-riveraren-aurka-altxamendua-eragin-nahi-zuten-anarkistak-exekutatu-zituzten-irunean
- ↑ https://revistas.unav.edu/index.php/rilce/article/view/42616