Analfabetoa idazle (jatorrizko frantsesez "L’Analphabète")[1] (2004), Agota Kristofen oroimen liburua da. Egilea bere bizitzan oinarritu zen orri hauek idazteko. Hungarian Bigarren Mundu Gerrak, sobietarrek, eta Gerra Hotzak eragindako gerra, heriotza, gosea eta txirotasuna ezagutu zituen. Ahizpa bikia jaioterrian utzita erbesteratu behar izan zuen. Gertaera hauetako asko islatzen ditu liburuak. 2008an Sifiane El Asad Je lis izenburuarekin antzerkirako bertsioa egin zuen.

Analfabetoa idazle
Jatorria
Ezaugarriak

Edukia aldatu

Hamaika atal laburretan jasotzen ditu egileak bere bizitzaren une erabakigarrienak. Bere ibilbe neketsua izan zen: Hungariatik, han jaio baitzen, Austriara, eta handik Suitzara emigratu zuenean lau hilabeteko bere alabarekin, hungarieraz irakurtzen zuen, eta asko; baina gero, frantsesez idatziko zuen bere literatur obra osoa. Liburu honetan, ama hizkuntzaz eta “hizkuntza etsaiez” dihardu (alemana eta errusiera, baita frantsesa bera ere) besteak beste, idazkera minimalista batez ondutako kontakizun autobiografiko zorrotz, gupidagabe eta doi batean. Liburua laburra da, 50 orri bakarrik, baina eduki sakonekoa.[2] Orri gutxi hauetan Europako XX. mendeko historia antzeman egingo dugu egilearen bizipenen bidez.

Kapituluak aldatu

  • "Hasieratik"
  • "Ahozkotik idatzira"
  • "Poemak"
  • "Pailazokeriak"
  • "Ama-hizkuntza eta hizkuntza etsaiak"
  • "Stalinen heriotza"
  • "Oroimena"
  • "Deserrituak"
  • "Basamortua"
  • "Nola egiten da bat idazle?"
  • "Analfabetoa"

Euskarazko bertsioa aldatu

2020an Alberdania argitaletxea plazaratu zuen. Bertsioa Eskarne Mujikak prestatu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu