Anadyr[1] (errusieraz: Ана́дырь; txuktxieraz: КагыргынKagyrgyn), 1923 arte Novo-Mariinsk deitua, Errusiako hiria da, Ekialde Urruneko Barruti Federalean dagoen Txukotkako hiriburua. 2010ean 13.045 biztanle zituen[2].

Anadyr
Анадырь
Errusiaren banaketa administratiboa
Anadyr harbour6.jpg
Anadirreko portuaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Anadyr (Chukotka).png Coat of Arms of Anadyr (Chukotka).png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Autonomous okrug of Russia Txukotk
Hiri okrugaAnadyr Urban Okrug (en) Itzuli
Izen ofiziala Анадырь
Jatorrizko izena Анадырь
Posta kodea 689000
Geografia
Koordenatuak 64° 44′ N, 177° 31′ E / 64.73°N,177.52°E / 64.73; 177.52Koordenatuak: 64° 44′ N, 177° 31′ E / 64.73°N,177.52°E / 64.73; 177.52
Azalera 21 km²
Altuera 20
Demografia
Biztanleria 15.604 (2018, 2018ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea 621,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889
Telefono aurrizkia 42722
Ordu eremua UTC+12:00
Hiri senidetuak Bethel (en) Itzuli
http://www.anadyr.org/

GeografiaAldatu

Anadyr ibaiaren ahoan dago, Anadyrreko golkoan, Siberiako ekialde muturrean. 177°30'E meridianoan dagoenez, Anadyr ekialdeen dagoen Errusiako hiritzat hartzen da.

HistoriaAldatu

Anadyr 1889ko abuztuaren 3an sortu zen Novo-Mariinsk izenarekin, eta Anadir izena hartu zuen 1923ko abuztuaren 5ean. 1965eko urtarrilaren 12an hiri estatusa jaso zuen.

1918an komuna bat sortu zen hirian, ekialdeko eskualdean eskumena zuena, eta 1919an Txukotkako iraultza-batzordea. 1920ko urtarrilaren 31an Iraultzaren kontrako eta zurien aldeko estatu-kolpe bat egon zen, eta iraultza-batzordekideak exekutatuak izan ziren.

KlimaAldatu

Anadyrrek klima azpiartikoa du, Dfc Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Anadyr)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.8 2.7 3.0 7.1 19.3 26.5 30.0 26.6 17.7 15.6 4.6 4.3 30.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −18.9 −18.3 −15.5 −9.0 1.6 10.6 15.5 13.7 7.7 −2.0 −10.5 −15.7 −3.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -22.6 -21.9 -19.1 -12.7 -1.4 6.9 12.1 10.5 4.9 -4.6 -13.6 -19.3 -6.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −26.2 −25.4 −22.7 −16.4 −4.4 3.2 8.6 7.3 2.0 −7.1 −16.7 −22.8 −10.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −46.8 −44.7 −42.1 −39.6 −28.2 −7.6 −1.2 −4.3 −11.8 −28.2 −38.8 −45.2 −46.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45 40 33 23 13 18 34 44 33 26 34 41 384
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.2 0.3 0.2 1 9 15 16 18 16 6 2 1 84.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 18 17 15 16 15 2 0.1 0.3 5 18 19 17 142.4
Eguzki orduak 27.9 101.7 198.4 249.0 244.9 279.0 257.3 186.0 138.0 105.4 48.0 12.4 1848
Hezetasuna (%) 82 81 81 82 84 78 79 81 80 84 83 82 81
Iturria (1): Погода и Климат[3]
Iturria (2): HKO[4]

GarraioaAldatu

Hiria Anadyrreko golkoko itsas portu garrantzitsua da, Bering itsasoan. Aireportu bat du Errusiako Ekialde Urruneko hirientzat, eta Mosku eta Khabarovsk bezalako hiriekin lotura egiten duena.

DemografiaAldatu

Eboluzio demografikoa
1939 1959 1970 1979 1989 1996 2002 2007 2010
3.300 2.200 7.700 12.200 17.094 13.200 11.038 11.600 13.045

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu