Ana María Crespo de las Casas
Ana María Crespo de las Casas (Santa Cruz Tenerifekoa, 1948ko martxoaren 30a) kanariar biologoa da.[1] Zientzia Biologikoetan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM). Espainiako Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako Natur Zientzien Ataleko presidentea da[2] eta 2024ko ekainaren 26tik aurrera, 1847an sortutako Erakunde horren lehen emakume-burua izango da.[3][4]
Ana María Crespo de las Casas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana María Crespo de Las Casas |
Jaiotza | Santa Cruz Tenerifekoa, 1948ko martxoaren 30a (76 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | likenologoa, botanikaria eta biologoa |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea (1983ko irailaren 30a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia |
Ibilbidea
aldatu1970ean UCMn Biologian lizentziatu ondoren, unibertsitate berean doktoretza egin zuen eta 1973an amaitu zuen. Bere tesiari, "Guadarrama mendilerroko liken epifitoen flora eta landaredia ezagutzen laguntzea","Bikain cum Laude" kalifikazioa eman zioten.[5]1983tik botanikako katedraduna da UCMko Farmazia Fakultatean.[6] Likenoen (askomizete likenizatuak, mikologia) ikerketa ebolutiboa, sistematikoa eta ekologikoa (biodetekzioa) landu ditu batez ere.
Crespok ezaugarri fenotipikoen eta genomikoen arteko erlazioan lan egin du, onddoen homoplasia morfologiko handia agerian utziz eta likenoetan espezie kriptiko ugari egon ohi direla adieraziz. Onddoen egungo eboluzio-sistematika eratzen ere lagundu du, bereziki generoaren kontzeptu modernoaren definizioari egindako ekarpenarekin. Espezieen (animaliak, landareak eta onddoak) identifikazio molekularrean ere lan egin du eta DNA-Barcoding diseinatzen laguntzen du.
Programa Antartikoaren Espainiako Batzordeko presidentea izan zen 1988 eta 1994 artean. Unibertsitate eta Ikerketako Estatu Idazkariaren Kabineteko zuzendari nagusia izan zen 1987 eta 1991 artean. 1991 eta 1993 artean Unibertsitateetako zuzendari nagusia izan zen. Crespo Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalaren (CNEAI) koordinatzaile nagusia izan zen 2005 eta 2008 artean. 2006tik, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako Akademiko Urgazlea da.
2010eko urriaren 27an, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako Zenbakizko Akademiko izendatu zuten. SYSTEMOL ikerketa taldeko eta UCMko Landare Biologia II Saileko zuzendaria da.
Sariak eta aitorpenak
aldatu- Acharius Medal (International Association for Lichenology, Ia erakundeak ematen duen merezimendu zientifikoagatiko banakako kondekoraziorik handiena). 2012ko urtarrilean emana.[7]
- Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako Zenbakizko Akademikoa (2010etik).
- Historia Naturaleko Field Museoko ikertzaile elkartua (Chicago, Ill, USA) (2005etik).
- Menéndez y Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen banakako Ohorezko domina (1993).
- International Association for Plant Taxonomy erakundeko Councileko kide hautatua (IAPT) (2011tik).
- International Association for Lichenoly erakundeko zuzendaritzako kidea 2000tik 2006ra eta 2008tik.
Argitalpenak
aldatu- 1999. Plant Systematics and Evolution: 216,3-4,243-249 Cubero, Oscar F; Crespo, Ana; Fatehi, Jamshid; Bridge, Paul D; ,"DNA extraction and PCR amplification method suitable for fresh, herbarium-stored, lichenized, and other fungi"[8]
- 2004. Mycological Research, Volume 108, Issue 8, 2004, Pages 873-884, ISSN 0953-7562. Auhors: Oscar Blanco, Ana Crespo, Pradeep K. Divakar, Theodore L. Esslinger, David L. Hawksworth, H. Thorsten Lumbsch. Melanelixia and Melanohalea, two new genera segregated from Melanelia (Parmeliaceae) based on molecular and morphological data.[9]
- 2004. Taxon: Volume 53, Number 4, November 2004, pp. 959-975(17). Authors: Blanco, Oscar1; Crespo, Ana1; Elix, John A.; Hawksworth, David L.; Thorsten Lumbsch, H. A molecular phylogeny and a new classification of parmelioid lichens containing Xanthoparmelia-type lichenan (Ascomycota: Lecanorales).[10]
- 2010. Fungal Diversity 42(1):47-55. P. K. Divakar, G. Figueras, N. Hladun & A. Crespo
- 2010. Systematics and Biodiversity.8(2):209-221. Autores: Ana Crespo & al.
- 2010. American Journal of Botany. 97(4): 579 -590. P.K. Divakar, H. T. Lumbsch, Z. Ferencova, R. DelPrado & A. Crespo
- 2010. Molecular Phylogenetics and Evolution 56:125-133. R. Del-Prado, P. Cubas, H. T. Lumbsch, P. K. Divakar, O. Blanco, G. Amo De Paz, M. C. Molina, A. Crespo.
- 2010. Taxon 59(6):1735-1753. AUTHORS: Ana Crespo & al.
- 2010. American Journal of Botany 97(5): 738 -752. 2010. Egileak: Sergio Perez-Ortega; Asunción de los Ríos; Ana Crespo; Leopoldo G Sancho
- 2012. Proceedings of the National Academy of Sciences: 109,16,6241-6246,2012. Egileak: Schoch, Conrad L; Seifert, Keith A; Huhndorf, Sabine; Robert, Vincent; Spouge, John L; Levesque, C André; Chen, Wen; Bolchacova, Elena; Voigt, Kerstin; Crous, Pedro W; Nuclear ribosomal internal transcribed spacer (ITS) region as a universal DNA barcode marker for Fungi.[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Ana María Crespo de las Casas, bióloga | Efemérides» Mujeres con ciencia 2017-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ «Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales - Secciones - Ciencias Naturales» www.rac.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) EP. (2024-06-11). «La bióloga Ana Crespo será la primera mujer que presida la Real Academia de Ciencias, fundada en 1847» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ «Ana Crespo será la primera mujer que presida la Real Academia de Ciencias» andra.eus 2024-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
- ↑ Crespo de las Casas, Ana Maria. (Bikain cum laude). CV. ISBN https://web.archive.org/web/20161012062701/http://moncayo.unizar.es/info/oposicionesyconcursos.nsf/currivitae/C02183/$FILE/Crespo_Casas.p..
- ↑ «Universidad Complutense de Madrid» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ «ANA MARÍA CRESPO» tablamujerescientificas.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ (Ingelesez) Cubero, Oscar F.; Crespo, Ana; Fatehi, Jamshid; Bridge, Paul D.. (1999-09-01). «DNA extraction and PCR amplification method suitable for fresh, herbarium-stored, lichenized, and other fungi» Plant Systematics and Evolution 216 (3): 243–249. doi: . ISSN 1615-6110. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ (Ingelesez) Blanco, Oscar; Crespo, Ana; Divakar, Pradeep K.; Esslinger, Theodore L.; Hawksworth, David L.; Thorsten Lumbsch, H.. (2004-08-01). «Melanelixia and Melanohalea, two new genera segregated from Melanelia (Parmeliaceae) based on molecular and morphological data» Mycological Research 108 (8): 873–884. doi: . ISSN 0953-7562. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ «A molecular phylogeny and a new classification of parmelioid lich...: Ingenta Connect» web.archive.org 2016-09-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ Schoch, Conrad L.; Seifert, Keith A.; Huhndorf, Sabine; Robert, Vincent; Spouge, John L.; Levesque, C. André; Chen, Wen; Consortium, Fungal Barcoding. (2012). «Nuclear ribosomal internal transcribed spacer (ITS) region as a universal DNA barcode marker for Fungi» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (16): 6241–6246. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).