Ana Laura Alaez
Ana Laura Alaez (Bilbo, Bizkaia, 1964) bizkaitar artista bisual garaikide ospetsuenetako bat da, eskultorea. Bere lanak instalazioa, argazkilaritza eta eskultura lengoaia berriak hartzen ditu.[1] Bere burua "emozioen arkitektoa" bezala definitzen du, bere bizitza osoa arte bihurtzen baitu, bere sentimenduak obrara zuzenean islatuz. Bere lehen lanetako bat Bartzelonako Joan Miró Fundazioaren 10. Espazioan erakutsi zuen 1992an, Alberto Peral euskaldunak parte hartu zuen erakusketa batean.[2]
Ana Laura Alaez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1964 (60/61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta artista bisuala |
Bizitza
aldatuArte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Nahiz eta Margolaritza ikasketak egin, eskultura lantzen hasi zen 1989an. Bere lanek estetika erradikala dute, batez ere erabiltzen dituen materialengatik. Bere obra gehientsuenak Donostiako Artelekun erakutsi izan baditu ere, 1991n New Yorkeko galeria alternatibo batean agertu zituen bere lanak. Ordutik hona, nazioartean ere sona lortu du Alaezek. Bere azken lanetako bat Espainiako Bi Urtekoan aurkeztu zuen: Milurteko berriko artistarentzat estudio mugikor baten eredua.
Artista ibilbidea
aldatuBere ikasketa etapako gauzarik nabarmenena Angel Bados eskultoreak laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Artelekun (Donostia) zuzendutako bi tailerretan parte hartzean datza. Bere lehen obrek aurreko belaunaldiaren planteamenduen xurgapena erakusten dute, Euskal Eskultura Berria bezala ezagutzen dena. Aldi berean, genero ikuspegiarekin lotutako elementu zuzentzaileak txertatzen ditu, eskultura tradizionalaren parte gisa hartu ohi direnak ez bezalako materialak eta lan estrategiak erabiliz.[3]
1991n, New Yorkera joan zen erakusketa batean parte hartzeko beste euskal artista batzuekin batera, ABC No Rio izeneko arterako eta gizarte-ekintzarako espazio autogestionatuan.
1992an eman zen ezagutzera Aláez, Joan Miró Fundazioaren Espai 10 aretoan egin zen Superficie (Azalera) izeneko erakusketaren bidez. Erakusketa horretan, Aláezek hiru objektu erakutsi zituen, Catwoman, Pantalón preservativo y Mujeres en zapatos de plataforma (Catwoman, Praka preserbatiboak eta Emakumeak plataformako zapatetan), pop art eta genero kritikaren artean kokatzen zirenak, hirurogeita hamarreko hamarkadan ezagun egin zen performance artetik gertu.[4][5][6]
1999an, Harald Szeemannek komisario zuen Veneziako Bienaleko "Aperttuto" sailean parte hartu zuen.[7]
Geometrical Life (Bizitza geometrikoa) interiorismo proiektua sortu zuen, Cesar Rey eta Daniel Holcekin.[8] Girls on Film taldearekin eta Ascii.disko musikariarekin ere aritu da.[9] 2003an Flúor argitaratu zuen, bere pentsamendu estetikoak biltzen dituen irudi eta testuz osatutako liburua.[10]
2013an, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea sarien hiru irabazleetako bat izan zen Alaez (June Crespo artistarekin eta Adelina Moyano ikertzailearekin batera).[11]
Caceresko Helga de Alvear Arte Garaikideko Museoan aurki daiteke haren lanen bat, 2000. urteko Glossy City argazki lana, esaterako.[12]
"Ana Laura Aláezek pinturaren metafora gisa erabiltzen du makillajearen ideia, eta, orokorrago, irudikapenarena. 1999ko «Glossy City» (Hiri satinatua) lanean, bere kolore-paletak olio-pintura kosmetiko-sorta baten rougearekin aldatu du. Kosmetiko horiek, edertasun modernoaren ideia adierazteaz gain, beren sexu-xedea ere aipatzen dute: hain zuzen ere, ezpainetako arkatzen metaketak kontsolatzaile-fantasia iradokitzen duela dirudi, edertasun-sexu moduko itxaropen-ekuazio bat sortuz. Azpimarratzekoa da Glossy City artist at work-aren tradizio luzean pentsatuta dagoela: bere estudioko intimitatean, artistak, munduko emakume baten pertsonaia gorpuzten duenak, bere lan-tresnak erabiltzen ditu: kortse klasikoa, garçon ileordea eta ezpainetako arkatza, pintzel gisa, lana bere aurpegian inskribatzeko".[13]
Argitalpenak
aldatu- Aláez, Ana Laura (2008). Ana Laura Aláez: using your guns. León: MUSAC, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León. ISBN 9788881586752.
- Arell, Berndt (curator) (2004). Fuck art, let's dance. Ana Laura Aláez. Madril: Sociedad Estatal para la Acción Cultural Exterior. ISBN 8496008681.
- Martínez, Rosa (1997). She astronauts (1. edizioa). Bartzelona: Fundació "la Caixa". ISBN 8476645791.
- Sáenz de Gorbea, Xabier, ed. (1997). Ana Laura Aláez (1. edizioa). Vitoria: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco. ISBN 8445711881.
Lanak
aldatuBere lana adierazpen berrien erdialdeko ikerketa eta ikerketa etengabea da. Bere lanei espazioarekiko eta horietatik abiatuta identitate pertsonalaren ikerketarekiko kezka berezia erakusten dute. Tokion, Madrilen, Berlinen, Parisen, Milanen eta Londresen ere nabarmendu da.
Erakusketa aipagarriak
aldatuHautaketa:
- 2007
- Unknowns. Mapping Contemporary Basque Art, Bilboko Guggenheim Museoa
- K-stains, Casa Asia, Bartzelona
- Lab Project, Museu de Sharjah, Arabiar Emirerri Batuak
- Marie's story, Space C*, Seul (Korea)
- 2006
- Architecture of sound, Museu del Banco de la República, Bogota
- Bambi, Mercat de La Boqueria, Bartzelona
- 2005
- Goodbye horses (kiss the frog - the art of transformation), Museu Nacional d'Art, Arquitectura i Disseny, Oslo (Norvegia)
- K-stains, Espainiako enbaxada, Seul (Korea)
- Cosmo Cosmetic, Space C*, Seul (Korea)
- She is in fashion, Bilbo (projecte efímer)
- Black metal/pink t-shirt, Galeria Moisés Pérez de Albéniz, Iruñea (Nafarroa)
- 2004
- Superficiality, Koreako Biurtekoa
- Hell disco, Taidemuseo Tennispalatsi, Helsinki, Centre de cultura espanyola de Mèxic
- Signale der Kleidung, Centre d'art contemporani, Podewil, Berlin (Alemania)
- 2003
- Beauty cabinet prototype, Palais de Tokyo, Paris (Frantzia)
- The Royal Trip, PS1, MoMA, New York (AEB)
- 2002
- Sound recording room, Hamburger Bahnhof Museum, Berlin (Alemania)
- Brothel, Kiosko Alfonso, Coruña (Galizia)
- 2001
- Brothel, Centre d'Art Santa Mònica
- Dance & Disco, Arena Gallery, Chicago (AEB)
- Pink Room, Liquid Sky, Sain room, Veneziako Biurtekoa
- 2000
- Dance & Disco, Espacio Uno, Sofia Erregina Museoa
- Liquid Sky, Biennal de Buenos Aires
- 1999
- Project Room, Arco’99
- Brothel, Galeria Juana de Aizpuru, Madrid; Kunstmuseum Bonn; Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig, Viena; Pusan Metropolitan Art Museum (Korea)
- 1998
- Prototype studio for an artist of the new millennium, Pontevedrako Biurtekoa
- 1997
- She astronauts, Sala Montcada, Bartzelona (Katalunia)
- She in the outer space, Istanbuleko Biurtekoa
- 1996
- Krystal y attyla, Área II, Rekalde, Bilbo (Bizkaia)
- 1992
- Surface, Espai 13, Joan Miró Fundazioa
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 2013an, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria jaso zuen.[11]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Hernando, Silvia. (2019-11-03). Ana Laura Aláez regresa a la pista de baile del arte contemporáneo. ISSN 1134-6582..
- ↑ (Gaztelaniaz) «HAVER FET UN LLOC ON ELS ARTISTES TINGUIN DRET A EQUIVOCAR-SE | MANUEL SEGADE | Casa del Libro» casadellibro 2014-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ Ana Laura Aláez. .
- ↑ «"Biografía de Ana Laura Aláez"» artespain.
- ↑ (Katalanez) Miró, Fundació Joan. (2014-03-13). «Haver fet un lloc on els artistes tinguin dret a equivocar-se | Exposicions» Fundació Joan Miró (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «HAVER FET UN LLOC ON ELS ARTISTES TINGUIN DRET A EQUIVOCAR-SE | MANUEL SEGADE | Casa del Libro» casadellibro 2014-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ediciones Cátedra» catedra.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ «Ana Laura Aláez | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus.
- ↑ Hernando, Silvia. (2019-11-03). Ana Laura Aláez regresa a la pista de baile del arte contemporáneo. ISSN 1134-6582..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Flúor. Ana Laura Aláez | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ a b La navarra June Crespo, entre las ganadoras de los premios Gure Artea. Vitoria 2013-09-17.
- ↑ Museo Helga de Alvear. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «ARTIUM. LA COLECCIÓN» artium.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).